Metal Garrasia 156! Manowar!

manowarDenboraldia amaitzeko saio berezia izango dugu, aurten bere ibilbidea amaituko dutela adierazi duten Manowar taldearekin. Urteetako ibilbidea aztertuko dugu, True Metaleko sortzaile eta talde nagusi izatetik azken urteetako beherakadara. Saioa entzuten ez baduzue ez zarete sekula benetako metal jarraitzaileak izango!!

Deskargatu

Metal Garrasia 155! Atreides eta Myrath

atreidesDenboraldiko azken aurreko saioa azkena izango da denboraldi honetako formatu ohikoarekin. Hasteko Power Metal talde gazte bat elkarriko digu Dyerth-ek Galiziatik, Vigo-tik hain zuzen ere, Atreides izenekoa. Warcry edota Avalanch-en ondorengoa hartzeko prest ematen dute; lan berria patxadarekin prestatzen ari dira, baina bertan aurkituko dugun aurrerapen abestietako bat entzungo dugu, “Penitencia” izenekoa, non estilo ezberdinetako influentziak nabariak diren, batez ere Thrash Metalekoak. Eŕdiko tartean efemerideekin dator Brutal, eta amaitzeko myrathMetala Non Metal Garrasia Han tartearekin jarraitzen du proposamen interesgarri batekin, Myrath franko tunisiarrak. Laugarren estudioko lan luzearekin datoz, Legacy izenekoa, oso entzungarria eta metal eta doinu arabiarren nahasketa ezinhobearekin; horren adibide dugu “Believer” lukainka. Gainerakoan, Despised Icon-en “The Aftermath“, Widow-en “Wisdom“, Whitechapel-en “Mark of the Blade“, Dawn of Disease-en “The Sky Is Empty” eta Aktaion-en “Candid Flow of the Shrapnel Dust” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 154! Kawai Metala eta Rhevent!

13240154_1149213155118353_5626962839861162060_nMetala Non, Metal Garrasia Han tarte berezia ekartzen digu gaurkoan Brutal jaunak, ez baitu talde bakarra aipatuko, musika estilo bat baizik. Japonian arrakasta izugarria izan duen Kawai Metalaren fenomenoa aztertuko du, Mundu osora zabaldu diren Babymetal-ez gain beste talde ugari sortu direlako azken urteetan, Idol mugimenduaren beste aukera bat bezela. CeBWKzoWoAQe0sTAmaitzeko Euskal Metalarekin dator Dyerth, Iruña-ko Rhevent taldearekin. 1998an sortutako Last Prophecy proiektuaren jarraipena da, izenarekin arazoak ekiditeko aldatzea erabaki zutenak. Laugarren estudioko lana aurkezten dute aste hauetan, Simetria izenekoa, eta ideia bat egiteko “Atardecer Escualido del Sol” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Dark Funeral-en “Unchain My Soul“, Combichrist-en “Skullcrusher“, Neila-ren “Luna Negra“, Rage-en “The Devil Strikes Again” eta I Am Noah-ren “Drowned” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 153! Vimic eta Corrosive!

13240154_1149213155118353_5626962839861162060_nGaurko saioa Nu Metalarekin hasten du Dyerth-ek, Joey Jordison Slipknoteko bateria ohiaren proiektu berriarekin. Vimic izena hartu du Scar The Martyr proiektuaren berrosaketa ematen duenak; estreineko lanak Open Your Omen izena eramango du eta oraingoz bi abestiz osaturiko single bat kaleratu dute aurrerapen moduan, eta guk bertako “She Sees Everything” abestia entzungo dugu. Jarraian urtebetetzez beteriko efemerideak izango ditugu, eta CeBWKzoWoAQe0sTamaitzeko Euskal Metalarekin dator Brutal jauna. Mendaviako Corrosive taldea izango du aipagai, Resilience izeneko lehen lan luzearekin datorrena. Bertatik “Renaissance” abestia entzungo dugu taldea hobeto ezagutzeko. Gainerakoan, Soto-ren “Unblame“, Volbeat-en “The Devil’s Bleeding Crown“, Striker-en “Locked In“, Nodriza-ren “El camino de la Reina” eta MorphiuM-en “What Lies Behind Words” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 152! Biersbreaker eta DevilDriver!

13240154_1149213155118353_5626962839861162060_nGaurko saioa Euskal Metalarekin irekiko du Brutal jaunak, Biersbreaker Donostiarrekin. Viking Metal bezela deskribatu genitzake. 2012an kaleratu zuten estreineko lana, eta bigarrenaren kaleratzea luzatu zaie arrazoi ezberdinengatik. Iaz kaleratzekoa zen baina aurten ikusiko du azkenik argia, Drunken Bards izenarekin. EP honetatik ezagutarazi duten lehen abestia entzungo dugu, “Beer Sacrifice” izenekoa. Tartean Dyerthek alemanian ikusi duen bigarren kontzertuaren kronika egingo digu, bi Gridcora talderekin eta Heavya eta Hardcorea modu interesgarrian nahasten dituen Kiel-eko Tyson talde interesgarriarekin. CeBWKzoWoAQe0sTAmaitzeko Groove Metalarekin dator Dyerth, Dez Fafara Coal Chamberreko abeslariaren bigarren proiektuarekin, DevilDriver izenekoa. Lehen lan ahul baten ostean zalantzak sortu zituen arren zazpigarren diskoa aurkezten dute dagoeneko, Trust No One, eta ideia bat egiteko bertako “Daybreak” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Avatar-en “The Eagle Has Landed“, Kvelertak-en “Heksebrann“, Jorn Lande-ren “Live to Win“, Katatonia-ren “Serein” eta Hatebreed-en “Looking Down the Barrel of Today” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 151! Beyond All Recognition eta Soulitude!

CeBWKzoWoAQe0sTGaurkoan estilo berri batekin dator Dyerth, Dubcorea; izenak adierazten duen moduan Dubstepa eta Metalcorea edo Deathcorea nahasten ditu. Suediako Beyond All Recognition taldeak jartzen dio etiketa hau bere musikari, eta beren bagarren EPak “This is Dubcore” izena hartu zuen. Produkzio erritmo geldiezina eraman dute ezkeroztik eta dagoeneko hirugarren estudioko lanarekin datoz, taldearen izen berekoa, eta bertako temazo bat entzungo dugu, “Kill(h)er“. Jarraian efemerideak izango ditugu eta 13240154_1149213155118353_5626962839861162060_namaitzeko Euskal Metalarekin dator berriz ere Brutal jauna. Soulitude Jevo, El Reno Renardoko buruaren beste proiektuetako bat dugu, parodiatik urruntzen dena, eta The Last Warning lanaren kaleratzea atzeratu da baina udazken alderako kalean egotea espero da. Bitartean “Welcome” abestiarekin konformatzen gara. Gainerakoan, Rage-en “Spirits Of The Night“, Life’s December-en “Lest I Forget“, Death Angel-en “Hatred United / United Hate“, Destruction-en “Under Attack” eta Universal Mind Project-en “Truth” abestiak izango ditugu.

Metal Garrasia 150! Valkyria eta Silent Images!

CeBWKzoWoAQe0sTGaurko saioa Euskal Metalarekin irekitzen du Brutalek, Valkyria heavy bilbotarrekin. Principio y Fin estreineko lan luzea kaleratu berri dute, eta bertako aurrerapen abestia intzungo dugu taldea ezagutzen joateko, “Tus Secretos” izenekoa. Jarraian Asteko Nobedadeak izango ditugu beti bezela ahali keta estilo gehienak ikutuz. 13240154_1149213155118353_5626962839861162060_nAmaitzeko Metala Non, Metal Garrasia Han tartean Suedian ezarritako ONU bat izango dugu, Singapur, Argentina eta Boliviako kideez osatua. Silent Images proiektu honetan musikalki ere nahasketa interesgarria somatzen da, thrash, death eta metal progresiboa nagusi direlarik rock, jazz eta ikutu latinoak ere sartuz. Estreineko lanarekin datoz hauek ere, Knightfall izenekoa, eta bertatik “Ignotum” izeneko abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Gojira-ren “Stranded“, Heresy Of Dreams-en “Liberando tu Dios“, Lacuna Coil-en “The House Of Shame“, Assasin-en “Back From The Dead” eta Warg-en “Time Will Hide” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 149! Novus Ordo eta This Ending!

CeBWKzoWoAQe0sTGaurko saioa Metal Librearekin irekiko du Brutal jaunak, Valentziako Novus Ordo taldearekin. Rapcore oso errebeindikatiboarekin datoz gazte hauek, KoRn, Limp Bizkit edota System Of A Down bezelako taldeen influentziekin. Joanden urteko maiatzean kaleratu zuten Marcados Por La Rabia izeneko estreineko lana. Duela gutxi “¿Que Sera?” izeneko abestia kaleratu dute, lan berri baten aurrerapena den argitu gabe, eta entzuteko aukera izango dugu. Jarraian zenbait efemeride ekarriko dizkigu Brutalek. 13240154_1149213155118353_5626962839861162060_nAmaitzeko Death Metal proposamen bat ekarriko digu Dyerth-ek Suediatik, This Ending izenekoa. Taldeak hirugarren estudioko lana kaleratu zuen apirilean, Garden of Death izenekoa, eta bertako temazo bat entzungo dugu “Torrent of Souls” izenekoa. Gainerakoan, Saratoga-ren “Como el Viento“, Six Feet Under-en “Invader“, Suicidal Angels-en “Image of the Serpant” eta Stratovarius-en “Until the End Of Days” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Descripción de Metal Garrasia 148! Audiotopsy eta Meltdown!

CeBWKzoWoAQe0sTGaurko saioa irekitzeko Metalternatiboa tartea ekarriko du Dyerth-ek, Greg Tribett-en proiektu berrienarekin. Audiotopsy izena hartu duen talde honetan Mudvayne edota Skrape taldeetako kide ohiak bildu ditu, beraiek Hard Rock progresiboa deitu dutena egiteko, baina influentzia metalero nabarmenekin nere ustez. Horren adibide dugu Natural Causes estreineko laneko singlea, “The Calling” izenekoa. Jarraitzeko Alemanian ikusi duen lehen kontzertuko kronika egingo digu Dyerthek, Noise Rock estiloko taldeekin. CeBWKzoWoAQe0sTAmaitzeko Euskal Metala ekarriko digu Brutal jaunak, Meltdown taldearekin. Talde gazte honek bere bigarren EPa kaleratu berri du, I Refuse To Die Here izenekoa, eta bertan abesti potenteak aurkituko dituzue, esaterako entzungo dugun “Oh Pharaoh“, Brothers Till We Die madrildarren Felipe Aleman abeslariaren kolaborazioarekin. Gainerakoan, Horn Of The Rhino-ren “Deliverance Prayer“, Architects-en “Gone With The Wind“, Goddamn-en “Blackened” eta Elffor-en “Gerlarien Kondairak” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 147! Hilotz elkarrizketatzen dugu!

CeBWKzoWoAQe0sT

Denboraldi honetako lehen elkarrizketa izango dugu azkenik, errepikatzen duen talde batekin gainera, Hilotz taldearekin. Lasarten sortutako talde honetako Mikel Yarza eta Etxahun Urkizurekin aritu gara taldeak kaleratu berri duen estreineko lan luzeari buruz, Giza Ankerkeria. Ez galdu talde brutal honen lan berria ezagutzeko aukera!

Deskargatu