Bihar denboraldiko azken Metal Garrasia! ezin duzute galdu!

Aupa!

Bihar denboraldiko azken saioa izango dugunez, datorrena agur modura idatziko dut.

Lehenik eta behin, saio honekin hasi ginenean itxaropen gutxirekin egiten genuen, metala gogoko dugun bi gazte, gustoko dugun musika jartzen eta gustatzen zaizkigun gauzei buruz hitz egiten. 2011ko martxoaren 20an grabatutako lehen saio horretan, proba moduan grabatuta gutxi gora behera, nahiko lotsati azaldu ginen (nere partez lehen irrati esperientzia izaten zela esan behar da) eta azken saioekin konparatuz desmadre gutxiagorekin jejeje!

Gogoan dut lehen saioa amaitu ostean sentitu genuen gorakada hori, ez ginen irratitik entzunak izango baina nahi genuenari buruz hitz egiten genuen eta horretarako espazioa genuen Antxetako estudioan. Zenbat aldiz nekatu ditut lagunak metalari buruz hitz egiten, hauek martziano aurpegia jartzen zuten bitartea? Edo zenbat aldiz saiatu naiz lagunak kontzertuetara arrastaka eramaten? (hemen kuadrilako lagunak kanpo uzten ditut, hauek nahiko metaleroak direlako :))

Horrela hiru saio grabatu genituen, azkena maiatzaren 1ean; eta horrela amaitu zen gauza. Uda horretan tristura piska batekin ibili nintzen, uste nuelako ez genuela Metal Garrasia jarraituko, tontakeri bat badirudi ere, neretzako “terapia” bezala funtzionatzen zuen saio bezala kontxideratzen nuen. Zortez, abuztuaren bukaeran (edo irailaren hasieran, ez naiz oso ongi gogoratzen) Aiertek deitu egin zidan, Antxeta Irratian, ostiralero tartea izango genuela urte osoan zehar Metal Garrasia grabatzeko eta beraz, proiektuarekin jarraitzeko.

Iraileko lehen saio ofizial horretarako promoak egin genituen eta lanean hasi ginen burubelarri, denboraldia indarrez hasteko. Hasieran ez genituen ia entzulerik izan (behintzat interneten bidez); entzuleak bagenitu, Facebook sare sozialean profila irekitzea pentxatu genuen hauek kontaktuan jartzeko erreztasunak eman nahiean. Hilabete batzuen ostean blogarekin hastea pentxatu genuen, aurpegi liburuan ez zeuden entzuleei kontaktuan jartzeko aukera emateko. Eta hemendik aurrera denek ezagutzen duzuen Metal Garrasia izan dugu, batzuetan hobeago eta beste batzuetan okerragoa… Broma zen, ez ditugu saio txarrak egiten jajaja!

Amaitzeko esker mila eman nahi ditut; lehenik Aiert nere kideari, askotan esaten dudan bezala, bera gabe ez litzatekelako saio hau aurrera eramango. Antxeta Irratiari erebai, ostiralero tartea emateagatik eta barruan dugun guztia botatzeko aukera emateagatik. Saioan elkarrizketatu ahal izan ditugun bi taldeei eskerrak eman nahi ditut erebai, Korumba eta Kaili hain zuzen; asko gustatu zaigulako metal sortzaile eta konposatzaile mundu horretara piska bat burua sartzea. Ezin gara ahaztu Sube Un Escalon-eko Manuel Hidalgo eta MPR Producktions & Management-eko Txarlytaz, astero bidaltzen dizkigutelako talde eta proposaketa berriak.

Azkenik eskerrik asko entzule guztiei, hau irakurtzen ez duzuten arren, zuen komentarioak, blogean izandako bisitak eta deskargak asko motibatzen gaituztelako honekin jarraitzeko beste denboraldi batez.

Euskeraz hitz egitea kosta egiten zait, eta ziurrenik textu honek ehundaka (milaka?) akats izago ditu, baina nere burua aditzera eman nahi nuen, eta era batean lehen denboraldi honetako laburpena egitea.

Mila esker berriz ere. Hurrengo denboraldian entzuten gara!

-Ander Ormazabal aka Brutal Speaker-

PD: Bihar gu ezagutzeko azken aukera izango duzue, Oreretako Haizea Pubean, Elbereth eta Blast Wave taldeen kontzertuan 😉

Advertisements

4 thoughts on “Bihar denboraldiko azken Metal Garrasia! ezin duzute galdu!

  1. Brutal bere sentimenduak azalarazten, munduaren amaiera al da hau?
    Metal Garraxiko beste kide bezala pozik nago ere izan dugun ibilbideaz. Ostiralero metalarekin dugun zita hau faltan botako dut, baina egon ziur uda ondoren indar gehiagorekin bueltatuko garela.
    Metal garraxiak zabaltzen jarraitzeko gogoz,

    Aiert aka Dyerth

  2. “A lo Brutal se vive mejor”, aupa zuek! bruatalarekin beti, horrela jarraitu eta datorren denboraldia gehio eta gogorrago. Brutal no me falles!! y hoy a muerteeeeeeee

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s