Metal Garrasia 34! Txakurflauta Edition!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- denboraldiko azken saio honetan heavy heavyak hasten gara At Vance taldearen “Facing Your Enemy”, orain dela gutxi kaleratutako izen bereko diskoan aurki dezakeguna. Nothink taldeak agur esaten digu behin betiko, Juan abeslariak taldea utzi eta gero; talde honen soinua gogoratzeko “Mr. Smile” abestia izango dugu. Shadows Fall metalcoreroek lan berria kaleratu berri dute joan den hilabetean, Brian Fair rastadunaren ahotsean “Save your soul” entzungo dugu, Fire from the Sky azken lan honetan aurki dezakeguna. Disko berria kaleratzeko zorian daudenak ere Periphery taldekoak dira, metal progresiboan trebatuak dira eta “Make total destroy” abestia aurkeztuko digute. Amaitzeko, Blast Wave irundarrak entzungo ditugu, Haizea Pubean zuzenean ikusi ahlako ditugunak eta hilabete batean Behobiako jaietan seguruenik; hauen “Woman in sin” izango dugu entzungai. Agur modura Upon A Burning Body amerikarrak izango ditugu, Red.White.Green diskoa atera berri dutenak eta “Predators” abesti potentearekin uda hasteko indarrez betetzen gaituena.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-34_md_1301635_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Aurrenekoan esan genuen, mila esker komentarioeki eta proposamenekin laguntzen duzuen guztioi, udararen bueltan entzuten gara. Stay brutal!!!!!

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s