Metal Garrasia 39! Gauzak ateratzen ez direnean, ez dira ateratzen… ez…

Saioa ez da espero bezala atera, arazo edo zailtasun tekniko ugari izan ditugu (aK-ren Asteko Makarradaren azalpena ez da grabatu adibidez; edo lehen abestia moztu egin zaigu) audio kalitatean nabarmentzen dena; espero dugu hau ez gertatzea berriz ere. Zailtasunak beste, hemen duzute Metal Garrasia aste bat gehiago.

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 39. saioa Skunk DF madrildarrekin hasten gara, Perseidas disko berria aurkeztu dute eta eskuratzen dugun bitartean “Musa” abestia izango entzungo dugu. Hiverland taldeak kontzertua eman zuen joanden astean, Oreretako Haizea pubean, Drakken irundarrekin batera; bertan bere disko berrian izango dituzten abestiak aurkeztu zituzten, eta “No More Heros” hau haien artean. Disko berria kaleratu dutena erebai Cradle Of Filth taldea da, naiz eta azkenaldian nahiko lan kaxkarrak kaleratu, hauei jarraipena eman nahi diote The Manticore and Other Horrors disko berriarekin; “Nymphetamine” izeneko abesti mitikoa gogoratuko dugu. Asteko Makarradan Hate Eternal taldea dugu, zailtasun teknikoak direla eta ezin izan dugu berak telefonoz esandakoa grabatu, ala ere “The Victorious Reign” abestia entzungo dugu ea horrek laguntzen dizuen taldeari buruz iritzi bar hartzeko. Astero are eta gehiago harritzen gaitu Dyerth-ek, eta aste hau ez da ezberdina izango, metal industrial Vampires Everywhere taldea dakarkigu, “Drug of choice” abestia aurkeztuz.
Sujeto K valentziarrei buruz arituko gara jarraian, disko berria aurkeztu berri dutelako SUJETRÓNIKA izenpean; taldea ezagutzeko “Tiburones” abestia jarriko dugu. Amaitzeko Elvenking italiarrak gogoratuko ditugu, heavy eta folk soinuak nahasten dituen taldea, Era diskoa kaleratu dute aurten eta hemendik “The loser” abestia gogoratuko dugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-39_md_1541018_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Stay brutal!!

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s