Metal Garrasia 40! Ia ateratzen ez den saioa!

Arazo teknikoekin jarraitzen dugu eta zertxobait konpondu arren, ez du kalitaterik handiena eta entzuten ez den segundu batzuk daude; ala ere laister konpontzea espero dugu.

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 40. saioa Aeternam talde kanadiarrarekin hasten gara, aurkezpen traxtel bezala folk eta black/death musika nahasten duten “Moongod” izeneko abestia, kaleratu berri duten lanaren izen berdina eramaten duena. Metal’o’ween jaialdiaren aurrerapen bezala, Aiertek Mandragora Negra taldearen lan berria ekartzen gaitu; “Sueños de realidad” abestia irundarren power/heavy proposamena da. Poloniatik ezagutu dugu azkeneko zentzugabekeria metal talde baten aurka, non Behemoth taldeko Nergal abestilaria espetxeratuta izan daiteke eliza katolikoa iraintzeagatik; hauen “Demigod” abestia gogoratuko dugu.
Asteko Makarradan, Aitorrek Nile talde amerikarra dakarkigu, oso gustoko duen taldea eta datu interesgarri ugari utziko diguena; asteko makarradaren izena goi goian uzten duen “Annihilation of the Wicked” abestia izango dugu.
Saioaren azkeneko txanpan, Enter Shikari indefinibleak izango ditugu, beraien datutxo batzuk izango ditugu eta hauen “Destabilise” abestia entzungo dugu. Amaitzeko eta eskakizun bezala, Gojira-ren “L’enfant Sauvage” abesti potetenarekin isten dugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-40_md_1546580_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s