Metal Garrasia 41! The All-Star Sessions ft. Azken Geltokia, Tarantofilms & The Souto’s!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 41. saioa berezia izan da lagunekin grabatu dugulako; batetik Azken Geltokia irratsaioko kideak izan ditugu, eta hauekin batera Tarantofilmseko zuzendaria & The Souto’s. Imaginatzen duzuten bezala ez da oso saio serioa atera, baina nahiko barre egin dugu gutxienez :D. Hemendik gomendatzen dizuegu (zuei, fans txit goren horiei) Azken Geltokia edo Tarantofilms ez baduzue ezagutzen aukera bat ematea; lehenengoak musika taldeei buruz monografikoak egiten dituzte Antxeta Irratian bertan(azkena The Blues Brothers-ena) eta bigarrenak filme motzak grabatu eta editatu egiten dituzte eta Youtube edo Vimeo webgunetan aurkitu ditzakezue.

Saioari begira Palestina aldeko talde batekin hasi gara, Samo Soviet produktoreak bideratutako proiektua ain zuzen, Gazan jasaten ari diren eraso bortitzak salatzen dituen “Palestine And Arab Pain” abestiarekin. Joanden astean saioa egitea ez zen posible izan ta berri atzeratu batez hitz egin dugu; hau da Suicide Silence taldeko Mitch Lucker abeslariaren heriotza moto istripu batean, talde askok gogoratu zuten abeslari gaztea sare eta plataforma sozial ezberdinetan, eta gure tributu txikia eginez “You only live once” abestia jarriko dugu. Mass Hysteria talde frantxesa da, beteranoak metal munduan, naiz eta karrera gehiena frantziar estatuan garatu duten, eta industriala, metal alternatiboa eta rap-a bere musikan nahasten dutenak; belarria egiten joateko “–” abestia jarriko dugu. Azken Metaloween jaialdian, Hendaian ospatzen dena urtero, Manimal Toulouseko taldea izan genuen buru, hauen proposaketa kañero eta alternatiboa oso baloratua izan zen hor bildu ginenengatik eta zertxo bait ezagutarazteko “Talk” abestia izango dugu. In This Moment taldearen azkeneko lanari buruz gutxi hitz egin genuen bere momentuan (ez zitzaigun asko gustatu egia esan), bertan modan dangoen dubstep/industrial doinuak sartu dituzte eta “You’re gonna listen” abestia ekartzen duena.
Asteko Makarradan Aitorrek Angelcorpse talde mitikoa ekarriko gaitu, Death/Black Metal amerikar asko bezala Floridan jaiota eta horain dela urte gutxi banandu dena; beti bezala xehetasun eta grina guztiarekin hauei buruz entzungo dugu eta “The Fall of the Idols of Flesh” abestia amaitzeko. Saioa amaitzeko, Machine Head izango dugu, Disney konpainiarekin arazoak izan dituztenak horain dela egun batzuk, biolentoak omen direla eta; “Who we are” abestia nor diren argi uzten du.

Eskerrik asko grabatzera etorri zineten guztioi, saiatuko gara famatuak egiten gure ospea aprobetxatuta hahahaha!

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-41_md_1583994_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Tarantofilms eta youtubeko kanala
Azken Geltokia ivooxen eta facebookeko orria

Advertisements

2 thoughts on “Metal Garrasia 41! The All-Star Sessions ft. Azken Geltokia, Tarantofilms & The Souto’s!

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s