Metal Garrasia 44! Keep on rocking baby!

Aste honetan dena prestatuta eta arazoak alde batera utzita Metal Garrasiaren saio berria igotzen dugu, astea indar berriekin hasteko!

Gaurko saioan doinu industrialekin hasten gara, Society1 talde kaliforniarrarekin, orain dela aste batzuk sartu direlako estudiora lan berria grabatzeko eta 2013an izango dugulako kalean. Bitartean ‘Everyone dyes‘ abestiarekin uzten zaituztegu. Amerika iparraldera bidaiatuz Lekhaina talde brasildarra entzungo dugu, Linkin Park-en lehenengo lanetara hurbiltzen den estiloarekin, ‘16 anos‘ abestian nabaritu daiteken moduan. Metal librearen tartean Harvester talde Irlandarra izango dugu ‘Atom Splitter‘ abestian stoner doinuak erakutsiz. Estiloa aldatuz Machinae Supremacy Power metal taldea suediarra haurtzarako bideojokoen doinuetara hurbiltzen gaituzte ‘Rising of a Digital Nation‘ bostgarren laneko izen bereko abestiarekin. Saioaren azken txanpan Omnium Gatherum finlandiarrak ezagutuko ditugu, eta azken diskoko ‘Nova Flame‘ abestia berreskuratuko dugu. Amaitzeko Ukraniatik datorren Jinjer taldearen metalcore eta groove metal doinuak entzungo ditugu Tatiana Shmaylyuk-en ahots eder eta brutalarekin ‘My Lost Chance‘ abestiaren bidez.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-44_md_1632978_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Metal Garrasia 44 kalitate hobeko audioa 😀

Hurrengo astean gehio eta hobeago! (okerrago egitea zaila delako, noski…)

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s