II Gabonak In Hell Fest!


LARRATXOKO KULTUR ETXEA, DONOSTIA KULURA eta XPRESSIONK-en laguntzarekin batera aurkezten dute…


Eguna: Urtarrilak 12 larunbata
Sarrerak: Ohiko tokietan 12/15€ bitartean

Taldeak:


WEB BIDEOAK FACEBOOK DISKOGRAFIA
“Ez gara inoiz hilko” du izena ERASO! ren azken lanak. Anderenea estudioetan grabatua eta HiGain estudioetan nahastua. Beraien
5. lanarekin indarrez datoz 1996. urtean sortutako talde euskalduna.

Beraien Metal iluna, Rockaren argitasunarekin nahasten maixuak dira zarauztarrak, baina beharbada lan berri honekin erabat aho zabalik uzteko gai direla erakutsiko digute. Errepikatzerik gura ez duenak arriskatzea du maite eta orain arteko lanik arriskutsuena dela ezin uka genezake.

Martxoak 25 ean kalean izango da CD formatoan (Digisleeve) Bonberenea Ekintzak en eskutik.


WEB BIDEOAK FACEBOOK DISKOGRAFIA
DULCAMARA Estatuko Melodeath talde hoberenetarikoa ditugu, kideen artean SUPRA, STRAVAGANZA edo NOCTURNIA-ko partaideak batzen dituena besteak beste. 10. urteurrena dute eta Euskar Herrian hasiko dute bira berri hau.

VIÑAROCK bezalako jaialdietan ikusteko aukera izan dugu eta duda barik galdu behar ez den taldea.


WEB BIDEOAK FACEBOOK DISKOGRAFIA
Europan etorkizun handienetarikoa duen euskal metal taldea dugu KORUMBÀ. Gipuzkoan sortua 2001. urtean. Arrakasta handia lortu dute beraien 2009.-ko biran, eszenatokia, besteren artean, talde hauekin elkarbanatu dutelarik: UDO, EUROPE, METALLIUM, KOMA, KTULU, SOCIEDAD ALKOHOLIKA, HORA ZULÚ, VANADIUM, CHICARELLA, BARRICADA..,

Entzute handiko honako jaialdi hauetan parte hartu dute: MONSTERS OF ROCK RELOAD (Toledo), FESTIVAL DEL OESTE (Cáceres), HATORTXUROCK X (Nafarroa), FESTIVAL METAL ART (Barcelona), METAL CROWD Fest 2011(Bielorrusia), METAL LORCA Fest 2011(Lorca)PIKUROCK (Nafarroa) ZINTZILIK IRRATIA 25 ANNIVERSARIO (Orereta), FESTIVAL METALHELL (Barcelona), EUSKAL METAL FEST 2009(Irun), KILOMETROAK 2010(Lezo)…

2009-ko talde berri onenari saria por la revista LOS +MEJORES de Madrid


WEB BIDEOAK FACEBOOK
MATXURA musika egitasmo berri bat da, nahiz eta partaide ezagunak izan bere baitan. Mikel Kazalis (ESTIGIA,ANESTESIA, NEGU GORRIAK, 2KATE, KURAIA), Aitor Abio (PILT), Fer Apoa (EL CORAZON DEL SAPO, KURAIA, ESTRICALLA), eta Txarly Diaz (CENSURA, ANESTESIA, GUTURAL, WHY NOT?) dira taldea osatzen dutenak. Azken bi urte hauek taldea osatzen eta abestiak egiten pasa ondoren, iaz aurkeztu zuten beraien lehen diskoa, “MATXURA” izenaren pean, “bonberenea ekintzak” zigiluaren laguntzaz.

Rock industriala, punk-metal elektronikoa… azken finean rock indartsua elementu “elektronikoekin” nahastuta da eskeintzen dutena, MINISTRY, ATARI TEENAGE RIOT, NINE INCH NAILS, GODFLESH, NAILBOMB, FRONT LINE ASSAMBLY… izan daitezke eragin batzuk, besteen artean. Erritmo elektroniko indartsuak, kitarra zorrotzak, ahots distortsionatuak, sintetizadore basatiak… eta zuzenean musikarekin sinkronizaturiko irudi preoiektatuak! Hemen dago makineriaren funtzionamendua etengo duen MATXURA!


WEB BIDEOAK FACEBOOK
Lasarte-Oriako (Gipuzkoa, Euskal Herria) HILOTZ metal talde gazteak, “HIL ALA BIZI” bere lehen lana kaleratu du, Legazpiko Subeltza estudioetan grabatua izan dena, Ander Zubillagaren gidaritzapean martxoa eta maiatza bitartean. Eszenatoki gainean 2 urtez jardun ondoren, laukoteak Numen, Violator, San Telmo edo Raygun Rebels bezelako taldeekin jotzeko aukera izan du jada, zonalde gipuzkoarrean eta Euskal Herriko beste hainbat tokitan aritzeaz eta talde gazteen hainbat lehiaketa irabazteaz gain. Orain lehen lana kalean dela, taldeak ahalik eta kontzertu gehien ematea du helburu nagusi, euren musika ahalik eta gehien zabaltzeko!!

Awakening Sun talde lituaniarra zoritxarrez deialditik erori egin da, espero dezagun laister Euskal Herrian ikustea.

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s