Metal Garrasia 48! Crossing Edge, Brujeria eta Molecul!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 48. saio honetan, Metala non, Metal Garrasia han izeneko tartea estreinatzen dugu, Crossing Edge talde austriarrarekin. Talde gaztea da, 2011an sortua, euren estiloa Modern Melodic Metal bezala deskribatzen dute. Iaz kaleratu zuten lehen diska, Of Ghosts and Enemies, eta bertatik ateratako “Behind Closed Doors” abestia entzungo dugu. Gainera Aitor bueltatuko zaigu Asteko Makarradarekin, inoiz baino makarrago. Brujeria taldea ekarriko digu, letra sakoneko “El Bajon” abestiarekin. Saioaren azken txanpan Metal Librearen tartean Molecul talde errusiarra entzungo dugu. Proposamen interesgarria dakarte, ahots guturalak eta melodikoak, erritmo elektroniko eta riff astunekin nahastuz, eta errusieraz kantatua. “Îäíà minus ß” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Anthrax-en “Deathrider“, Blind Guardian-en “A voice in the dark“, Smash Hit Combo frantsesen “Nerds“, Def Con Dos-en berriena, “España es Idiota” izenekoa eta amaitzeko Izaroren eskaera beteko dugu Berri Txarrak-en “Bisai Berriak” abestiarekin.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-47_md_1717106_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Stay brutal!

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s