Metal Garrasia 51! Inauterietako saio berezia!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 51. saioa berezia dugu, inauterietan oinarriturik mozorratuak edo modu berezian janzten diren taldeak aurkezteko. Hasteko burutik jota dauden taldeei buruz hitz egiteko tarte berri bat irekitzen dugu, Harrikada Buruan ta Ibili Munduan\I’m in love with Satan izena eramango duena. Tarte honetako lehen taldea Gorgoroth norbegiarrak izango dira, eta hauen iskanbila eta istiluen jarraipen txiki bat egingo dugu, “Incipit Satan” abestiarekin borobildua. Asteko Makarradan Aitorrek Electro Hippies talde punkarra ekartzen digu, hauen abesti azkar eta motzek grindcore-aren aitzindarietako batzuk bilakatu dituzte, eta “Run Ronald” abestia horren adibide garbia dugu. Amaitzeko Metal Sixteen tartean Hollywood Undead Rap metal talde kaliforniarra izango dugu mintzagai. Talde honen bereizgarri bezala aipa daiteke 6 taldekideek ahotsetan parte hartzen dutela abestiren batean. Notes from the Underground azken laneko “We Are” abestia entzungo dugu. Gainera Sub Dub Micromachines-ren “Road to Nowhere“, Mushroomhead-en “Kill Tomorrow“, Rob Zombie-ren “Numb” eta The Berzerker taldearen “Internal Examination” entzungo ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-51_md_1792888_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

PD: 50 saioen marka psikologikoa gainditu dugu, mila esker entzuten gaituzuen guztioi!

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s