Metal Garrasiak zu behar zaitu!

we want you black letrak

Yeah! Metal Garrasian kolaboratzaileen bila gabiltza! Azkeneko saioan entzungo zenuteen Aitorrek dituen zailtasun laboral-familiarrak direla eta, ezin izango du Asteko Makarrada burutu gutxienez hurrengo hilabeterarte. Beraz Metal Garrasian kolaboratu nahi duen guztiarentzat deialdi bat egiten dugu, hutsik gelditzen zaigun tarte hori betetzeko. Tarteak ez du oso luzea izan beharrik, 5-10 minutu gutxi gora behera (abestirenbat jarri nahiko bazenute tartea apur bat luzatu leike), eta metalaren iguruan nahi duzunari buruz hitz egin dezakezue; kontzertuak, zuzeneko emanaldien kronikak, metalaren iguruko historio ezezagun interesgarrirenbat… Kolaboraketa telefonozko zuzeneko dei baten bidez izan daiteke, edo ta testu batean bidalita eta guk irakurrita; baina nahiago genuke zuek grabatzea eta grabazio hori posta elektronikoz bidaltzea (editatzeko, musika jartzeko… aukera hobeak ematen ditu); bai mobilean grabatuta edo etxetik mikrofono batenbat baduzute (nik gauzak etxean egiten ditudanean sing star/rock band jokuetako mikrofonoak erabiltzen ditut adibidez), hori erabilita.
Dirurik ezin dugu ordaindu, oso berekoiak gara eta dena guretzako nahi baitugu… Baina egunero etxeko ate aurrean Ferraria eta milaka zale izango dituzutela promesten dizuegu!

Bestalde, blogaren bidez kolaboratu nahiko bazenute, ateak irekitak daude ere. Denbora falta, nire hiztegi xumeak eta idazle txarra izateak, saioen laburpenak baino gauza gehiago idaztea galerazten nau. Irratian agertzeko lotsatiak zaretela uste baduzute baina kolaboratzeko gogoak badituzute aukera ona izan daiteke 🙂

Animatu!

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s