Kudai-ri elkarrizketa Metal Garrasian!

Konfirmaturik dago jada, hurrengo ostiraleko saioan Kudai taldea elakarrizketatu ahal izango dugu, zuzen zuzenean! Eta oso majoak garenez nahi duzutena galdetzea uzten dizuegu muahahahahaha! Ordu bateko saioa izango denez denbora soberan izango dugu (seguruenik) eta aukera bikaina zaleenetzako metal banda baten funtzionamenduari edo anekdota ezezagun bati buruz galdetzeko.

Kudai talde gipuzkoarra 2002. urtean sortzen da, hauen metal musika soinu industrialekin nahasten dute, Fear Factory edo Machine Head bezalako taldeak gogora ekarriz. Ostiralean estudioko 4. lana aurkeztera datozte, “Harezko Dorreak” izena eramaten duena eta taldearen ohitura den beazala Creative Commons lizentziapean (Musika Librea!). Disko honetatik aurre azal ikaragarri batez gain, “Aldaketa badator” abestia zintzilikatu dute  youtubeko webgunean.

Gogoratu beraz hurrengo ostiralean galdu ezin duzuen hitzordua duzuela Metal Garrasian, Antxeta Irratiko metal saiorik hoberenean (eta bakarrean)! Zuen galderak espero ditugu mezu honetako komentarioetan, bai twitterren bidez (#kudaielkarrizketa hashtag-a erabili dezakezue), bai facebookeko perfilean, eta baita ere gure email helbidearen bidez 😀

Stay tuned!

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s