Metal Garrasia 59! Earthcry, Of No Avail eta asteko nobedadeak!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 59. saioa Power metal tartearekin hasiko dugu aste honetan ere, aurreko asteko Avantasiaren haritik segituz Earthcry talde italiarraren proiektu berezia ezagutuko dugu, ez duena abeslari fijorik eta horren ordez Oliver Hartman edo Zak Stevens bezalako abeslarien kolaborazioa dauka “Where the road leads” bere lehen estudioko lanean, eta bertatik “Into the Asylum” abestia entzungo dugu. Ondoren asteko nobedadeen tarte berria estreinatuko dugu, non aukera izango dugu hurrengo astean zehar eskuragai izango ditugun disko berriak ezagutzeko. Aste honetan, Spiritual Beggars-en “Earth Blues“, Todtgelichter-en “Apnoe“, Monarque-ren “L’Appel de la nuit“, Skid Row-en “United World Rebellion” eta Heaven Shall Burn-en “Veto” lanen aurrerapenak izango ditugu. Amaitzeko, Metal Librearen tartea berreskuratzen dugu, oraingo honetan Of No Avail poloniarrekin, momentuz EP bakarra kaleratu dute eta formazio aldaketa ugari izan arren nahiko aktiboak dira zuzenekoak eskaintzen. Talde hau pixkat ezagutzeko “Nefarius” abestia entzungo dugu.
Gainerakoan, Room-en “Phoenix“, Sodom-en “Stigmatized“, Kataklysm-en “Illuminati“, Hate-en “Alchemy of blood” eta Megadeth-en “Public Enemy N° 1” izango ditugu entzungai.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-59_md_1946850_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Stay brutal!

Utzi zure komentarioa