Metal Sessions Volumen 1!

Metal Sessions Volumen 1

Asteburu honetan kontzertu potenteak programaturik daude Irungo Tunk! aretoan; konkretuki Metal Sessions Volumen 1 izena izango du jaialdiak eta ondorengo taldeak izango ditu gaua animatzen:

Kudai

kudai2013

Metala industrial ikutuekin (“metal” hitza soilik erabiltzen dute beraiek), duela gutxi laugarren lana kaleratu dute eta hemen bertan izan genituen zuzeneko elkarrizketa batean. 2002. urtetik egurra ematen duen taldea; David (ahotsa), Bortx (gitarra eta programazioak), Urko (bateria) eta Urtzik (baxua) osatzen dute; eta beren musika era libre batean urbiltzen digutenak. Pertxonalki proposaketa interesgarriena eta kañeroena (esan beharra dago besteak ez ditudala ezagutzen :P)
Gehiago ezagutu nahi baduzue hemen dituzue beren webgunea, Facebook-eko profila eta Bandcamp-ekoa.

Insanity

insanity2013

2009. urtean sortzen den Heavy Metal talde gazte hau Gerard Cortes (ahotsa eta gitarra), Dani Segura (gitarra), blo Sonnaillon (baxua) eta Xavi Bassols-ek (bateria) osatzen dute. Laukoteak 70 eta 80. hamarkadako soinua ikutu modernoagoekin nahastuta, estudioko lehen maketarekin sariak irabazi zituzten. Horrela lehen diskoa grabatzeko aukera izan zuten 2011. urtean, “Never Ending Nightmare” izepean; eta 2013a lanez gainezka ibiliko dira bira luze batean.
Gehiago ezagutu nahi baduzue hemen dituzuet taldearen webgunea, eta Facebook eta twitter-eko profilak.

Jormungand

jormungand2013

Pagan black talde irundarrak ikutu iluna emango dio jaialdiari. Carlos bateriajoleak otsailean taldea utzi ostean ez dakigu nor aurkituko dugun Aleksei (ahotsa eta gitarra erritmikoa), Aaron (Ahotsa eta gitarra nagusia) eta Joanna (ahotsa eta baxua) eszenatokian laguntzen.
Gehiago ezagutu nahi baduzue hemen dituzue beren Facebook-eko eta MySpace-eko profilak.

Morgue

morgue2013

2011. urtetik talde bezala aritzen diren thrasher irundar hauek Pantera, Slayer edo Sepultura bezalako taldeak dituzte erreferentzia bezala. Arkaitz (baxua), Carlos (ahotsak), Iñigo (gitarra) eta Ibai (bateria) maketa grabatzen egon dira eta larunbat gauean erakutxiko digute zuzen zuzenean, lanaren emaitza.
Gehiago ezagutu nahi baduzue hemen dituzue beren Facebook-eko eta MySpace-ko profilak.

 

Eguna: Apirilak 20, 22:00tatik aurrera

Lekua: Tunk! aretoa http://goo.gl/maps/HrcHj

Prezioa: 5€ aurrez erosirik, 8€ aretoan bertan

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s