Euskal Herria Metal Fest IV!

mpr

Gure lagun Txarlyren MPR Producktions & Management, Euskal Metal Fest jailadia aurkezten gaitu urte bat gehiago; oraingoan 2 egunetako ekitaldian, guztira 10 talde bilduko dituena.

euskal herria metal fest aurkezpena
Jaia ostiralean hasiko da; Euskal Herria Metal Fest jaialdiaren aurkezpen gaua izango da eta Lasarteko Abend Kafe Antzokian ondorengo taldeak bilduko ditu:

Nocturnia

Nocturnia Nocturniaren historia proiektu musikal bat aurrera ateratzeko gogor lan egiten duen talde baten islada da. 2001. urtetik influentzia posible guztiak batzen joan dira beren estilo propioa sortzeko. Arrazon honengatik konposaketa lanak guztien arteko elkarlana izan dute, eta lehen lanetatik orain artera irabazitako mardultasunean ikusten da.
Nocturnia ere zuzeneko banda dugu. Betidaniko zalei fidel mantendu dena eta ezagutu nahi izan duenarentzako oso hurbila. WarCry, Saratoga, Medina Azahara, Avalanch, Stravaganzza, Brainstorm, Axxis edo Scorpions bezalako taldekin jo dute, espainiako metal musikan toki bat irabaziz.

Hiverland

hiverland
Heavyarekin jarraituz Hiverland taldea izango dugu. Azkenaldian kontzertu ugari ematen ari den talde euskalduna, “Dreamcatcher” lana aurkezten egongo dira.

A.O.D.

aod
Azkenik A.O.D. donostiarrak izango ditugu, talde berria baina euskeraz, ingelesez eta gazteleraz abesten dutenak.

——————————————————————————————–

Eguna: Maiatzak 3
Lekua: Lasarteko Abend Kafe Antzokian
Ordua: 23:45
Sarrerak: 7€ aurrez erosita, 10€ bertan

——————————————————————————————–

 

euskal herria metal fest
Euskal Herria Metal Fest jaialdiaren eguna larunbata izango da, egunik potenteena dudarik gabe arratsaldeko 18:30-etatik 02:00-taraino iraungo duen 7 orduko metal festa. Intxaurrondoko Kultur Etxean ospatuko da oraingoan eta 7 talde bildu egingo ditu.

ESCLAVITUD

esclavitud
Tenerifetik datozte, eta estatu mailako Heavy talde hoberenetarikoak bezala aurkezten dituzte. 2011. urtean Mi Sueño izeneko lana kaleratu zuten, Helloween-eko Andi Deris abeslariaren laguntzarekin bai grabaketan eta baita ere produkzioan, eta lan hau urteko disko hoberenetarikoen zerrendetan egon zena.

PLOWSHARE

plowshare
Ez da lehen aldia kataluinarrak Euskal Herrian ikusten ditugula. Duela gutxi “The Lamb Astray” izeneko hirugarren diskoa grabatu dute, kritika onak izaten ari dituena.

ETHOS

Ethos
Logroñoko talde beteranoa, amerikar soinua mantentzen duen heavy metal estiloan mugitzen dira, kitarra birrintzaileak eta ahots poteretxu bat nahasten duena. Udaberri honetan bigarren diskoa aurkeztuko dute; Judas-en Painkiller diskoaren jarraitzaileak bazarete oso talde gomendagarria.

BLAST WAVE

blast-wave
Irun eta Hendayatik datorren taldea, kaña handia promesten dutenak. Jaialdiak formazio berria aurkeztuko digute eta sorpresa ugari izango dituela agindu dute.

KRAIT

krait
Donostiarrak formazio berria aurkeztuko dute ofizialki, gainera bigarren lana lehen aldiz defendatuko dute zuzen zuzenean, momentu honetan nahasketa prozesuan dagoena.

HELLDAMM

HELLDAMM foto grupo calidad
Donostitik datoz Helldamm thrash banda potentea. Kudai bezalako taldeekin jotzen egon dira estiloa pixkanaka garatzen joaten eta oraingo formazioari egonkortasuna emanez. Takathunder, Jorge, Lander, Manu eta Tripiman, Sound Of Apocalypse izeneko azken EPa defendatzen izango ditugu

BLOODY BROTHERHOOD

bloodybrotherhood
2011. urteko jaialdi baten bitartean, Impio taldeko Lao abeslariak eta Pandemia-ko Juan bateriajolea proiektu paralelo bat hasteko erabakia hartzen dute. Proiektura Impio-ko Pablo kitarrajolea eta Lepra eta Incantatris taldeetako Nargalu batzen dira. Arazoak direla Pandemia-ko Ibai sartzen da azkenik formazioan, Bloody Brotherhood izena hartzen duena.
Death metal talde hau gazteleraz abesten hasi arren ingelesera aldatzen da hilabete batzuen ostean; horrela demoa grabatzen hasten dira, zailtasunak barne, Juan abeslari berria taldearen barruan ematen duena emaitza bezela.

———————————————————————————————-

Eguna: Maiatzak 4
Lekua: Intxaurrondoko Kultur Etxean (C.C. Intxaurrondo)
Ordua: 18:30
Sarrerak: 10€ aurrez erosita, 12€ bertan

 

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s