Metal Garrasia 60! Zuzenean bakarrik entzuteko saioa

Tituluan irakurri duzuen bezala, Metal Garrasiaren 60. saioarekin arazoak izan genituen joanden astean. Laburbiltzeko, gure ahotsak eta musika bolumen berdinera ateratzen ziren grabaketan; abestiak jartzeko garaian ez zen arazo handia, baina bai ordea hitz egiten genuen bitartean entzuten zen musikarekin. Beraz saio hori ez dugu igoko (zaila da zerbait ulertzea) baina laburpentxo bat jarriko dizuegu, zertaz hitz egin genuen jakin dezazuen.

Hasteko, sarrera eta sumario tipikoaren ostean, Amorphis finlandiarrekin hasi ginen. Disko berria atera dute eta hau ospatzeko, “Hopeless Days” aurrerapen abestiaren bideoa ere erakutxi egin gaituzte.
Jarraian Metalternatiboa atalean Dyerth-ek 69 Chambers taldeari buruz aritu zen; suitzar hirukoteak influentzia ugari jasotzen dituen bi lan atera ditu orain arte. Ezagutzen joateko Cause and effect abestia entzun genuen, Eluveitie taldeko Chrigel Glanzmann-ekin batera.
Ondoren Negator alemaniarrak izan genituen, disko berria kalean dutela “Gates to the Pantheon” izenarekin eta interneten bidez dohan entzuteko aukera eman dutena. Enztun genuen abestia “Bringer of war” izan zen.
Asteko nobedadeak errepasatuta, NoDrama bizkaitarrekin jarraitu genuen; hauen The Patient diskoa joanden urtean kaleratu arren duela egun batzuk “Untouchable Treasure” abestiaren klipa partekatu dute interneten.
Saioaren azken txanpan Metal Librea tartean sartu ginen. Taldea Unreal izan zen, estatu ezberdinetako musikariak biltzen dituen proiektua baina burua Roberto Casti argentinarrean duena. Heavy talde hau ez du generoa berritzen baina betiko soinua denaren sentxazioa alde batera uzten duena. EP bakarra dute momentuz eta The horla izan zen entzun genuen singlea.
Amaitzeko Iced Earth izan genuen, urrian izango dute 11. lana merkatuan eta aurreko diskotik Dystopia abestia gorogaru genuen.
Gainera ezkakizunen tartetxoa izan genuen, Izarok eskatutako Black Sabbath mitikoen Paranoid abestiarekin.

Benetan sentitzen dugu saioa igotzea ezin izatea, baina beno, hurrengo astean gehiago (okerrago egitea ezinezkoa dirudi xD)

Stay brutal!

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s