Metal Garrasia 62! Bolu2 Death, Epta Astera eta asteko nobedadeak!

bolu2deathAntxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 62. saioa Metal Sozialaren tartearekin hasten dugu, Bolu2 Death talde andaluziarrarekin. Talde honek estilo nahasketa bitxia proposatzen du, agresive metala, elektronika eta flamenko ikutuak uztartuz. Kaleratu berri duten Mastica Los Dientes bigarren estudioko lanetik “Sr Pobreza” abestia entzungo dugu. Ondoren, asteko nobedadeak izango ditugu Ares Kingdom, Unsouled, Blood Red Throne, Voltax eta The Dillinger Escape Plan taldeekin. Epta AsteraAmaitzeko, metal librearen tartean Epta Astera taldea ekarriko dugu; talde bitxia, kantu gregorianoak eta erdi aroko musika kristaua metalarekin nahasten duena. Duela egun gutxi azkeneko diskoa kaleratu dute Semper Reformada, EP formatuan, alde sinfonikoa zertxobait baztertzen duena, eta “Solo Christo” bezalako abestiak jasotzen dituena. Gainerakoan, Killus-en “Kill the monster“, Civil War-en “Saint Patrick’s Day“, Children of Bodom-en “Transference“, Battle Beast-en “Into the Heart of Danger” eta Masterplan-en “The Game” izango ditugu.http://www.ivoox.com/metal-garrasia-62-bolu2-death-epta-astera-eta_md_2031292_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s