Tumbautor Fest Vol.6!

tumbautor fest

Ostiralean Tumbautor Fest jaialdiaren edizio berri bat izango dugu irungo Tunk! aretoan, 6. oraingoan eta bost talde bilduko dituena. Ekitaldi honetan estilo ezberdineko taldeak entzun ahal izango ditugu:

Dobermann

Webgune ofiziala                           Facebook                                    Youtube

Jaialdiko buruak ditugu italiar rocklari hauek, hirukotea Paul Del Bello  (baxua eta ahotsak), Dario Orlando (gitarra) eta Antuan LaChroche-k (bateria) osatzen dute eta 2011. urtean sortzen da. Iibilbide motzeko taldea dirudien arren 120 kontzertu baino gehiago eman dituzte 2 urte hauetan Italia, Espainia, Suitza, Alemania eta Frantzian birak eginez; eta Blaze Bailey, Marky Ramone edo Rhino Bucket-entzat kontzertuak irekiz. Dobermann-ek aurkezten digun proposamena ACDC edo Sex Pistol taldeak gogora ekartzen diguten rock klasikoarena da, bai ingelesez eta baita ere italiarrez abesturikoa eta klasikoen bertxioak ahazten ez dituena. Rock-aren zaleak bazarete galdu ezin duzuen taldea.

Izu Nauk

Bandcamp                          Facebook                                    MySpace

Zumaiako taldea dugu hau, 2006. urtean sortzen dena, punk eta metal abesti famatuen bertxioak egiten dituztenak hasiera batean. 2008. urtean “Otoitz” izeneko maketa grabatzen dute, taldea Gaztea Maketa Lehiaketan 3. postuan saikatzen duena. Ikasketak geldiune bat egitera behartu zituzten 2012. urterarte, non “Metamorfosia” diskoa grabatzen dute (Mendeku Itxua-ko Ixak-ekin kolaboraketa bat duena)  eta berriz ere martxan jartzen dituenak kontzertuak ematera. Gaur egun, taldea Jurgi Taboada (ahotsa eta gitarra), David Gorriti (bateria), David Fernandez (Baxua), eta Andoni Garcia-k (gitarra) osatzen dute, bai metal talde klasikoetatik eta baita ere euskal metal taldeetatik edaten duen musika eginez.

Rolling Dice

Facebook                                   Grooveshark

Donostiko talde gaztea dugu hau; bost partaidez osaturikoa Karmen ahotsetan, Michael baterian, Ivan gitarran, Fer gitarran eta MaiBass baxuan dituelarik. 70. hamarkadako Thin Lizzy edo Led Zeppelin-en doinuetara bidaiatuko dugu hauekin, Karmen abeslariaren ahots potentea gidari dugularik. Ikusteko aukerarik izan ez dugun arren taldearen zuzenekoa oso potentea dela esaten du kritikak, aukera bat eman beharko beraz.

Underoots

Underoots bidasoaldeko seikote metalkoreroa dugu. Abesti propio gutxi izan arren (denbora gutxi daramate talde bezala) Trivium, Killswitch Engage edo Berri Txarrak-en bertxioekin osatzen dituzte zuzeneko emanaldiak. Joanden astean Lesakako San Ferminetan emandako kontzertua aurrera eraman ondoren (ekipamendu kaxkarra taldeei eskeinitakoa), Tunk! aretoan kontzertu kañeroa ematea espero da. Adi talde honi.

Facebook                                  Youtube

Jaialdian Baipass irundarrak izango ditugu ere, zoritxarrez ez dugu ez informaziorik ez abestirik aurkitu; beraz ezin izan dugu hauei buruz ezer idatzi. Zuzenpenen bat egitea beharrezkoa bada edo ta informazioa gehitu idatzitakoari jarri gurekin kontaktuan edo idatzi iruzkinetan.

Eguna: Uztailak 12, Ostirala
Lekua: Tunk! aretoa (Irun)
Prezioa: Dohan!

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s