Viking Jaialdia!

Viking Jaialdia 2013

Txarly-ren MPR Producktions & Management-en eskutik jaialdi potentena izango dugu asteburu honetan Irungo Tunk! aretoan, non partehartze internazionala izango dugu, errusiatik eta iparraldetik etorritako bi taldeekin, eta gainera eskualdeko taldeak ere ikusteko aukera izango dugu; guzti hori inoiz baino merkeago!

FÄNGÖRN

fangorn

Webgune Ofiziala                                       Facebook                                           MySpace

Fangorn San Petersburgo hiri errusiarreko taldea dugu, 2007. urtean sortuta eta erro heavy-ak dituena. Beranduago folk musikara mugitu zirenak. Taldearen lehen hilabeteak nahiko nahaspilatuak izan ziren, formazio egonkorra aurkitu arte; eta horrekin 2008an lehen demoa grabatu zuten “Крепкое пиво троллей” (Garagardozko troll indartxuak) izena eraman zuena. Urte bat beranduago lehen diskoa atera zuten azkenik “Mysterious Tierra” izena duena. 2012. urtean azken diskoa kaleratu zuten, “Where The Tales Live On”, tenatika fantastikoa daramana eta biratzen ari diren diskoa dena gainera.

RED DEAD

reddead

         Facebook                                         ReverbNation                                        Diskoa

Red Dead Landetako eta ipar euskal herriko lau musikarien elkartea dugu. Beren karrera abestientzako erreferentzia gisa hartuta, letrak gizadiaren martir baten unibertxoan murlgitzen gaituzte; erdi gizon erdi munstro magiko honen bizitzaz hitz egingo gaituzte, botere berriak deskubritzen dituen einean.

Biersbreaker

biersbreaker1

Facebook                       MySpace

Donostialdean viking metala egin daiteke? Biersbreaker honen adibide garbia da. Kontzertuetan ez dute ezer ahazten: ezkutuak, moztutako buruak edo viking eta black metalaren jazkera tipikoa. Beren “Shout for war” lehen diskaren abestiak joko dituzte, melodia epikoekin eta zaldun metalaren erritmoz beterik, ahots urratuek kontraste interesgarria ematen diete. Ez arritu Amon Amarth-en bertsiorenbat egiten badute 😉

JÖRMUNGAND

jormungand2013Facebook                    MySpace

Irundarrak lehen diskoaren grabaketa prozesuan murgilduta dauden arren eszenatoki ganinean ikusi ahal izango ditugu erebai. Oraindik bateriajole baten bila egonda oso kritika onak jaso dituzte zuzeneko kontzertuetan, abesti luze eta garatuei esker.

Eguna: Abuztuak 17, 20:45etatik aurrera

Lekua: Tunk! Aretoan

Prezioa: 6€

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s