EH Metal Zuzenekoak: Tight Leash eta Drakken!

EHMETAL-kartelatx

Herriko Burdina webzinea bueltan da EH Metal Zuzenekoak jaialdiaren antolaketarekin, Donostiako Kafe Antzokian (DoKa) ospatuko dena eta 2 euskal talde ekarriko gaituena.

Drakken

drakken1

Facebook                                    Webgunea                                    Soundcloud

Drakken Irun, Orereta eta Donostiako partaideak biltzen dituen boskotea dugu, Yonoko (ahotsa), Rekkar (gitarra), Iñigo (gitarra), Fede (Baxua) eta Eka-rekin (bateria). 2007. urtean hasten dute beren ibilbidea estilo klasikoago batean, garai horretan “Rompe las Cadenas” (2008) demoa grabatu zuten. Denbora joan ala, estiloa aldatzen joan ziren poliki poliki, gaur egun egiten duten metalcorerantz; lan guzti honen emaitza “Zolt” diskoaren kaleratzea izan zen, 2010. urtean.

Ekainean irungo Musikirun lehiaketa irabaztetik datoz, eta disko berri batean lanean dabiltza. Hau “Jump to the Emptiness” izena eramango du ta momentuz bi aurrerapen abesti eskeini gaituzte, “Nobody shall leave (Until the sunrise)” singlea eta “For the Zombies” abestiaren bideoklipa.


Tight Leash

tight leash

Facebook                                               Webgunea                                               Twitter

Tight Leash 2011. urtean sortzen den talde bilbotarra da, Serra (Teklatua), Dersen (gitarra), Xandra (ahotsa), Jandro (gitarra), Duko (baterian) eta Isma (baxua) biltzen dituena. Elementu bereizgarri horren bila, doinu alternatiboetan hasten dira lanean eta joanden urtean lehen lana kaleratu zuten Hedonismo izenpean.

Aurten, diskoaren ingelesezko bertxioa grabatu dute Hedonism izenarekin, Gaztea Maketa Lehiaketan finalistak izatera eraman dituena. Gainera Ablaze Fest jaialdian izan ditugu uda hontan Vita Imana edo Dagoba bezalako taldeekin eszenatokia partekatuz.

 
Eguna: Irailak 27 ostirala, 20:30etatik aurrera

Lekua: Donostiako Kafe Antzokia (DoKa)

Prezioa: 5€

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s