Metal Sessions Vol. 2

MPR-k Metal Sessions jaialdia bueltan ekartzen gaitu Tunk! aretora; kristonakoa izango da gaur irunen ikusi ahal izango duzuena!

II METAL SESSIONS Fest en TUNK 4 octubre 2013 copy

Crisix

CRISIX grupal

Webgunea                                  MySpace                                 Youtube                                 Twitter

Espainiar estatuko thrash banda garrantzitxuena momentu hauetan (Angelus Apatridaren baimenarekin, noski). 2008. urtean sortzen den taldea (Crysys izenpean) Javi Carrión y Marc Torras-en eskutik, beranduago Marc Busqué eta Albert Requena sartuko ziren gitarrajole bezala eta Julián Baz abeslari gisa. Urte berean Martohell Metal Rumble txapelketaren garaile suertatu ziren eta “Dead by the fistful of violence” lehen singlea garbatu zuten. Kataluniarren lehen demoa W:O:A Metal Battle Spain txapelketan aurkeztua izan zen 2009an, finalaurrekoak irabazi zituzten eta Alemaniara joateko aukeratuak izan ziren, bertan garaile suertatzeko. Arazo ugari izan ostean “The Menace” lehen diskoa kaleratu ahal izan 2011.

Hasieran esan bezala, estatuko talde garrantzitxuenetakoa bilakatu da, bai kritika eta baita ere publikoaren iritziz. Thrash dosi ikaragarria emango digute zihur asko.

Elbereth

Elbereth
Facebook                                                 Youtube

Legazpiarrak  eszenatoki gaineko beteranoak dira. 10 urte baino gehiagoko karreran 3 lan kaleratu dituzte, azkenekoa Itzalitako Izarren Lurraldea, orain dela hilabete pare bat, oso kritika onak jaso zituena. Zuzenean kristonako kaña ematen dute, proposaketa heavy batean, doinu gogorrak erabiliz eta ahots agresiboa jarriz.

Estampida

estampida

Webgunea                                             MySpace                                            Facebook

Estampida 1995. urtean sortzen den banda argentinarra dugu, Gastón Reto Lucas Valenzuela ( ahotsa ) , Gastón Reto ( bateria ) , Juan Cruz Sarlinga ( gitarra ) , Franco Sarlinga ( gitarra ) eta  Jaime Victoriano Fernández ( baxua) dituelarik partaide bezala. 2008. urtean lehen diskoa grabatzen dute “Sin Rencor” izenarekin; honekin Bilbovision Pop-Rock jaialdian aurkezten dira eta garaile suertatzen dira. 2010. urtean bigarren lana kaleratuko zuten “Brainwashers” izena eraman zuena eta bideoklipa grabatzeaz gain Leo037-rekin biran ateratzeko balio izan zien. Denbora joan ala kritikak inoiz baino hobeagoak ziren eta taldeak hori erakusten du zuzenekoetan Darksun, Lacrimas Profundere, Gauntlet , We all fall edo Noctem bezalako taldeekin batera. 2012. urtean “Crowd Control: The Jaws of War” hirugarren diskoa kaleratu zuten. Aurten indartxu datozte Lorca-ko banden txapelketaren irabazle izan eta gero.

Ad Aeternum

ad aeternum

MySpace                                             Youtube

Gaueko hardcore/metalcore dosia burgoseko Ad Aeternum taldeak jarriko du. 2007. urtean sortzen da banda Ramón y Álvar-en ekimenari esker;  hasieran rock musika egiten hasi ziren arren, heavy klasikorantz lehen, eta thrash eta hardcorerantz egin zuten denbora joan ala.  Aurten taldearen izen bereko lehen diskoa kaleratu dute eta honen aurkezpenean dabiltza biran.

Dark Code

dark code

MySpace                                         Youtube

Dark Code 2009. urtean sortzen den talde Bergaratarra dugu. Melodeath estiloan mugitzen dira batez ere, thrash musikatik zenbait influentzia hartuz ere. 2010. urtean lehen diskoaren eratze prozesuan murgilduta egon arren kontzertuak ematen egon ziren, hauen artean Denial, Legen Beltza edo Childrain bezalako taldeekin eman ziztuztenak; “Raise Of Death” da disko honen izena eta joanden urtean kaleratu zen.  2011. urtean Wacken Metal Battle Spain txapelketaren finalistak suertatu ziren. Eszenatokia Denial, Legen Beltza, Ángelus Apátrida ,Numen, Infest,etab. bezalako taldeekin partekatu eta gero, irunen izango ditugu kaña ematen.

 
Eguna: Urriak 4 ostirala, 21:30etatik aurrera

Lekua: Irungo Tunk! aretoa

Prezioa: 12€

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s