Metal Garrasia 107! Vicky Polard eta Seven Against!

borrarUrteko azken saio hau Metal Librea tartearekin hasten dugu, bertan Vicky Polard galiziarren proposamena entzungo dugu azken diska adibide bezala hartuz. Hau crowfunding proiektu bati esker ateratako proiektua dugu, galizieraz abestua eta grunge eta rock doinuak metal ikutuekin nahasten dituzte “Si, il vio, verlo, usconi” abestian entzun dezakegun bezala. Tartean joanden astean ospatutako kontzertua izango da gai nagusia, Tyr, Korpiklaani eta Sabaton izanik protagonistak. Hauen kronika txiki bat egingo dugu, bertan entzun genituen abesti batzuk partekatzen ditugun bitartean. borrarAmaitzeko Metalternatiboa tartean Seven Against finlandiarrak izango ditugu. 2008an sortutako proiektu honek rock ikutuak dituen metal alternatiboa ekartzen digu. Hiru demo grabatu ondoren lehen lan luzea kaleratu dute pasa den azaroan, Beneath The Shell izenekoa; Bertatik “Hollow State of Mine” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Bloody Brotherhood-en “The Awakening“, Angelus Apatrida-ren “End Man“, Dark Funeral-en “Nail Them to the Cross” eta Sobieht-en “Esnatu” entzungo ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-107-vicky-polard-eta-seven-against_md_3880743_wp_1.mp3″ Deskargatu

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s