Metal Garrasia 111! TermoGénesis eta No Guerra!

borrarGaurko saioari ekiteko Metal Librea tartea izango dugu, TermoGenesis malagarrekin. Elektronika eta Metal doinuen nahasketa bitxia egiten zuten, eta disko bakarra ateratzeko denbora izan zuten taldea disolbatu aurretik. Nahasketa honen adibide bezela “Sin Razon” abestia jarriko dugu. Erdiko Tartean, asteburu honetan Donostiako Doka Aretoan izango dugun kontzertuaz arituko gara; Kraussk, Nodrama eta The Descent taldeak izango ditugu bertan. borrarAzkenik, No Guerra grrove metal talde argentinarra izango dugu. 2000an sortu baziren ere, 200ra arte ez zuten formakuntza egonkor bat lortu, eta ezkeroztik hiru lan kaleratu dituzte; Azkena, Weychan izenekoa iaz kaleratu zuten eta bertatik izen bereko abestia izango dugu. Gainontzeko abestietan, Hotzikara-ren “Beste Muga Soil Bat“, Lancer-en “Masters and Crowns“, The Agonist-en “My Witness, Your Victim“, Sovengar-en “Sovengar’s Song” eta Rise Of The Northstar-en “Samurai Spirit” izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-111-termogenesis-eta-no-guerra_md_4111957_wp_1.mp3″

Deskargatu

Utzi zure komentarioa