Metal Garrasia 114! Buko eta Pork!

borrarGauko saio miragarria Metal Librearekin hasiko dugu, Tres Cantos-eko Buko taldearekin. 2009. urtean sortutako taldea dugu, aldaketa ugari izan dituena, eta estilo ezberdinetatik pasa dena; disko berria aurkeztu dute aste honetan, Elefantes izenekoa eta aperitifa modura bertako “Libre” abestia entzungo dugu. Tartean Efemerideak eta RockEroak tarteen arteko nahastura izango dugu. borrarAmaitzeko, Metalternatiboan Argentinara joango gara beste behin Pork taldea aurkezteko. 2013an kaleratu zuten hirugarren estudioko lana, taldearen diskorik ilun eta gordinena Bertatik historiako gertaera batzuk zalantzan jartzen dituen “Hitler Murio en Argentina” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Gallows-en “Leather Crown“, Apocalyptica-ren “Cold Blood“, Riot Of Violence-en “Graves of our Dead” eta The Resistance-en “Dead” izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-114-buko-eta-pork_md_4120511_wp_1.mp3″ Deskargatu

Utzi zure komentarioa