Metal Garrasia 116! Brothers Till We Die eta Metaleroak: Ozzy medikura doa!

borrarGaurko saioa berezia izango da ez horrenbeste edukiarengatik baizik ete lehena delako Dyerth jauna Irlandara joan zenetik. Hasteko metalcorearekin joango gara, Brothers Till We Die madrildarrekin. Taberna txikietan jotzetik Rising Of The Northstar bezelako taldeekin eszenatokia partekatzera pasa dira urte gutxiren buruan, eta 2014ko abenduan aurkeztu zuten We Will Never Grow Up diska; bertan melodia eta ahots oso indartsuak aurkituko ditugu, esanahiz beteriko letrekin batera; horren adibide dugu “No passion, no compromise” abestia. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu. borrarAmaitzeko Metaleroak tartearen barnean azpitartea izan dezakeen istorio batekin goaz: Ozzy medikura doa. Heroina drogatzat hartu behar den eta antzeko galderei erantzungo diegu bertan. Gainerakoan, Injector-en “Enemy of the Sun“, Krysantemia-ren “Finis Dierum“, Kopper8-en “Requiem“, Whispering Woods-en “Demon Blood” eta Anchor-en “Losing Faith” izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-116-brothers-till-we-die-eta_md_4213756_wp_1.mp3″ Deskargatu

Utzi zure komentarioa