Metal Garrasia 117! Frigoris eta Therapy?!

borrar2Gaurko saioa Metal Librearekin hasten dugu eta alemaniarantz goaz Frigoris taldea ezagutzera. 2007. urtean sortua, 3 lan aurkeztu dituzte orain arte (Morgenröte 2008an, Nach dem Krieg … 2010ean eta Wind 2013an) black atmosferiko/melodikoa izanik erreferentzia. Azken disko honetatik “Im Keim Ertrunken” abestia entzungo dugu. Tartean astean izan ditugun nobedade batzuk aurkeztuko ditugu. borrarEta azkenik Dyerth-ek Therapy? taldea aurkeztuko gaitu Metalternatiboan; talde beterano hau 1989an jaiotzen da eta oso influentzia eklektikoak dituzte, Sonic Youth, Metallica, Motorhead, tekno, hip hop edo ta jazz-eko elementuak hartuz. Hilabete honetan kaleratu dute Disquiet izeneko diskoa, taldearen hamabostgarren estudioko lana eta bertatik “Still Hurts” abestia entzungo dugu. Gutxi balitz ere, Korpiklaani-ren “Lempo“, 36 Crazyfists-en “Swing The Noose“, A Human Disaster-en “The Highway“, Evil Killer-en “Lethal Assault” eta Blast Wave irundarren “Destrucción” abestiak entzungo ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-117-frigoris-eta-therapy_md_4298079_wp_1.mp3″ Deskargatu

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s