Metal Garrasia 130! Turmion Kätilöt eta Death of a Poet!

11222135_10153879061677985_8528378037331372326_nGaurko saioari ekiteko metal industrialean Turmion Kätilöt finlandiarrak izango ditugu, Dyerth-en pozerako. Seigarren estudioko lana kaleratu dute aurten, Diskovibrator izenekoa, eta bertatik “Hyvissä Höyryissä” abestia entzungo dugu. Erdiko tartean udako disko garrantzitsuenen errepasoa hasiko dugu, Iron Maiden, Motorhead, Disturbed eta Stratovarius taldeen berriena aztertuz. 10734077_725995467449503_2813958821194000600_nAmaitzeko, Metal Librean Death of a Poet amerikarrak izango ditugu, 2010ean sortutako talde metalcoreroa, nahiz eta lehen diskoa chiptune estiloan egina dagoen. 2013an lehen diskoa kaleratu zuten, eta urte bat beranduago hurrengoa prestatzen ari zirela zenbait taldekidek taldea utzi zuten eta beraz diskoa bukatu gabe utzi zuten. Hala ere, bertako “Saying Goodbye” abestia partekatu dute eta hori da entzungo duguna. Gainerakoan, Kamelot-en “Liar Liar“, Teksou-ren “Born in Blood“, Asking Alexandria-ren “I Won’t Keep In“, Children of Bodom-en “Morrigan” eta Black Dahlia Murder-en “Receipt” izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-130-turmion-katilot-eta-death-of_md_9283397_wp_1.mp3″ Deskargatu

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s