Metal Garrasia 135! Thy Art Is Murder eta Hotzikara!

thy art is murderGaurko saioa Deathcore proposamen potente batekin irekitzen du Dyerthek, Australiako Thy Art Is Murder taldearekin. Polemika sortu du Australian aurten kaleratu duten Holy War izeneko lanak erlijioaren aurkako mezuak direla eta, baina hori alde batera utzita musikari helduko diogu, lanaren izen bereko abestia entzunda, “Holy War“. Erdiko tartean Asteko Nobedadeekin jarraituko dugu. hotzikaraAmaitzeko, Euskal Metala eta Metal Librea elkartuko ditu Brutalek Hotzikara taldearen eskutik. Iaz hasi ziren bigarren estudioko lana prestatzen baina atzerapen ezberdinak jasan dituzte masterizazioan zein taldekideen eginbehar profesionalengatik, eta 2015eko apirilean argia ikusi du azkenik, II izenarekin. bandcampen aurkitu dezakezuen lan hau hobeto ezagutzeko “Heldu” izeneko abestia entzungo dugu. Gainerakoan Nekez-en “Lokatzetako Igela“, Manegarm-en “Odin Owns Ye All“, Hatesphere-en “Lines Crossed Lives Lost“, Devil You Know-ren “Eye of the Tiger” eta Autopsy-ren “Waiting For The Screams” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-135-thy-art-is-murder-eta_md_9578887_wp_1.mp3″ Deskargatu

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s