Metal Garrasia 136! Debon eta We Butter the Bread with Butter!

debonGaurko saioari Euskal Metalarekin ekingo dio Brutal jaunak bigarren aldiz, email bidez bere taldeen informazioa bidali zigun David Illarramendiri esker. Bi taldetan parte hartzen du Beasaindar honek, lehena aurreko astean ekarri genuen Hotzikara, eta bigarrena Debon izeneko Thrash taldea. Iaz kaleratu zuten lehen estudioko lana, bederatzi abestiz osatua; Bertako hiru abesti besteen gainetik daude, “Shock Egoeran”, “Nik Nire buruari” eta gaur entzuteko aukera izango duguna, “Putakumeak!”. Erdiko tartean efemerideak berreskuratuko ditugu. We Butter the Bread with ButteEta amaitzeko proposamen kaineroa ekarriko digu Dyerth-ek Alemaniako We Butter the Bread with Butter taldearekin. Izenak erakusten duen moduan ia broma bat bezela hasi zen taldea denborarekin proiektu serio bilakatzen joan zen, Electronicore proposamen interesgarri batekin. Aurten kaleratu dute laugarren estudioko lana, Wieder Geil!, Metal industrialetik hurbilago dauden abesti serioagoak taldearen izaera ganberroa erakusten duten abestiekin tartekatuz; horren adibide dugu “Berlin Berlin!” abestia. Gainerakoan, Return From The Grave-en “Soul’s Grime“, Physical Noise-en “Exodus“, Phrenetix-en “Piece Of Lie“, Gaelbah-ren “Salvation” eta Graveshadow-ren “Namesake” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-136-debon-eta-we-butter-the_md_9670368_wp_1.mp3″ Deskargatu

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s