Metal Garrasia 140! Oceans Red eta Elffor!

oceans redGaurko saioa Metalcorearekin hasiko du Dyerthek, Horretarako Ukrania aldera hurbilduz, bertan sortu baizen Oceans Red proiektua, Make Me Famous talde aitzidariko kide ohiekin. Proiektuak aldaketa bat bilatu zuen Joel Holmqvist abeslariaren eskutik, eta metalcoretik haratago doan proposamen interesgarria aurkezten digu Anevidence lan berrian; Horren adibide “The Death Round” izeneko temazo hau. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu Brutalen eskutik, eta jarraian elfforEuskal Metal proposamen interesgarri batekin etorriko zaigu. Elffor one man band bat da, Numen eta Suffering Down taldeetan aritutako EOL-ek sortua 1995ean. Black Metal Sinfoniko bezela deitua da, eta elementu ambiental oso aberatsak jasotzen ditu. Buruzagi Ilunaren Bilduma izeneko lana kaleratu zuen iaz, eta bertako abesti baten zati bat entzungo dugu (Ez baititugu 15 minutu osorik jartzeko), “Gaua” izenekoa. Gainerakoan, Avantasia-ren “Ghostlights“, Vendetta FM-ren “Hombre Nuevo“, Votum-en “Satellite” eta Entombed A.D.-ren “Midas In Reverse” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Utzi zure komentarioa