Metal Garrasia 146! Incursed eta The Great Wound

incursedGaurkoan Euskal Metala dakar Dyerth-ek Incursed taldearekin. Berez Aranda de Dueron sortua izan bazen ere, Narot eta Sergiok Bilbora mugitzea erabaki ondoren lortu zuten proiektuak aurrera egitea, egun Euskal Herriko zein penintsula osoko Viking/Folk Metal talde esanguratsuenetako bat izatera iritsiz. 2014an kaleratu zuten Elderslied laneko euskaraz abestutako temazo bat entzungo dugu, “Suaren Lurraldea” izenekoa. Erdiko tartean asteko nobedadeak izango ditugu. the great woundEta saioaren amaiera aldera beste Euskal Metal proposamen bat ekarriko digu Brutalek, The Great Wound taldearekin. Proiektu nahiko berria dugu, Darkness By Oath taldean aritutako Tristan Iñiguez-ek iaz sortutakoa. Tarte melodikoak oso nabariak dira, baina baita ere black/doom ikutuak. Espero baino gehiago eraman die Voices of Regret izeneko estreineko lana kaleratzeko, baina entzungo dugun “Defiance of Existance” bezelako abestiekin badirudi pena merezi izan duela. Gainerakoan, Artillery-ren “In Defiance Of Conformity“, Deftones-en “Prayers/Triangles“, Martyrium-en “Necropendulum“, Rotting Christ-en “Ἐλθὲ Κύριε (Elthe Kyrie)” eta Alex&Co-ren “Toxic Woman” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Advertisements

Utzi zure komentarioa

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s