Metal Garrasia 198! Stephen King Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.5!

Gaurko saioan beldurrezko literaturaren erregea izango du aipagai Brutal jaunak, Stephen King handia. Bere hiru obra esanguratsuenak aurkeztuko dizkigu, horiei buruz konposatutako metal abestiez lagundurik. Dyerth bere aldetik europako proposamenak aztertzera bueltatzen da Baskonia saskibaloi taldearen eskutik. Gaurkoan Italiara hurbiltzea egokitzen zaio, Milan hirira hain zuzen ere. Gainerakoan, Dalriada-ren “Búsirató”, Tengger Cavalry-ren “Cian Bi”, Arkona-ren “Shtorm” eta Lechery-ren “Rule The World” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Advertisements

Metal Garrasia 197! Nikaraguako metal proposamenak eta Iron Maiden zientzia fikzioan!

Gaurko saioan amerikara bueltatuko du berriz bere atentzioa Dyerth-ek, Nikaraguako metal proposamen interesgarrienak aurkezteko. Brutalek bere aldetik Zientzia fikzioko hiru obra esanguratsu izango ditu aipagai Iron Maidenen musikaz lagundurik. Gainerakoan, Heidevolk-en “A Wolf in my Heart”, Avatar-en “A Statue Of The King”, Black Veil Brides-en “Wake Up” eta Bloodshot Dawn-en “Reanimation” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 196! “Berserk!” Metalean (Battle Beast-en eskutik) eta Boxing Day eguna!

Gaurko saioan manga eta metala lotzen jarraituko du Brutal jaunak, kasu honetan Battle Beast finlandiarren eskutik, Berserk mangaren jarraitzaile sutsuak direnak eta istorio honi abesti asko dedikatu dizkiote. Dyerth-ek bere aldetik gabonetako Europako kirol deialdi garrantzitsuenetakoa izango du aipagai, Ingalaterrako ligan osaptzen den Boxing Day izenekoa. Festa honen jatorria ezagutzeaz gain futbol jarraitzaile sutsuak diren metal musikariak izango ditugu aipagai. Gainerakoan, Mystic Prophecy-ren “I’m Still Standing”, Five Finger Death Punch-en “Gone Away”, Visions of Atlantis-en “Return To Lemuria” eta Coreleoni-ren “Walk On Water” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Descripción de Metal Garrasia 195! Samuraiak Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.4!

Gaurko saioari ekiteko Metala eta Samuraiak elkartuko ditu Brutal jaunak, gudari japoniar hauen garapena aztertuz. Dyerth-ek bere aldetik Baskoniarekin europan zehar bidaiatzen jarraitzen du, oraingoan Europa eta Asia artean banatzen den hiri batera hurbilduz, Turkiako hiri nagusira, Istanbul-era hain zuzen ere. Gainerakoan, Iron Savoir-en “Riding On Fire”, Noctune-ren “The Burning Silence”, Feared-en “The Mare” eta Diablo Swing Orchestra-ren “Knucklehugs (Arm Yourself with Love)” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 194! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.3 eta Metal Feminista!

Gaurko saioan Baskonia non Metal Garrasia han tartearekin jarraitzen du Dyerth-ek europako ekialdeko Saskibaloiko beste erraldoi batekin, Belgradoko Izar Gorriarekin hain zuzen ere. Serbiako eta bereziki Belgradoko Metalean gehiago murgiltzeko aukera izango dugu. Brutal jauna bere aldetik Metal Feminista izango du hizpide, mugimendu honen errepaso txiki bat eginez. Gainerakoan, Cardiant-en “Blank Star”, Krallice-en “Failed Visionary Cults”, Almanac-en “Losing My Mind” eta Anestesia-ren “Ultra-komunikatzen” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Descripción de Metal Garrasia 193! Marvel unibertsoa metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.2!

Gaurko saioan Metala eta Marvel unibertsoa batuko ditu Brutal jaunak, mundu zabal horretako hiru pertsonaietan bereziki atentzioa jarrik, bere metal abestiaz lagundua noski. Dyerth-ek bere aldetik Europan zehar bidaiatzen jarraituko du, kasu honetan Baskoniaren eskutik. Lituania aldera hurbilduko da gaurkoan, Zalgiris talde ezaguna hartzen duen Kaunas hirira hain zuzen ere, bertako metal proposamen interesgarrienak aurkezteko beti bezela. Gainerakoan, Elvenking-en “Draugen’s Maelstrom”, Cavalera Conspiracy-ren “Insane”, Fjørt-en “Couleur” eta Hex-en “Thy Kingdom Gone” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Descripción de Metal Garrasia 192! Heriotza Metalean eta Erreala Non Metal Garrasia Han vol.2!

Gaurko saioan heriotzaren gaiean jarraituko du Brutal jaunak, Metalean luze eta zabal jorratu den gaia izanik; obsesio horren zenbait adibide entzuteko aukera izango dugu. Dyerth-ek bere Europako bira partikularrarekin jarraituko du Mazedonia aldera hurbilduz, Skopje hiriburuko zenbait proposamen aurkeztuz. Gainerakoan, The Unguided-en “Legendary”, Witchery-ren “True North”, Threat Signal-en”Exit The Matrix” eta Moonspell-en “Todos Os Santos” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 191! Eroritako heroien saio berezia!

Deskargatu

Saio bereziarekin gatoz gaurkoan, hildakoen eguna dela eta. Metal taldeak astindu dituzten heriotza ugari izan ditugu urteetan zehar, eta horietako zenbait izango ditugu aipagai. Ez galdu musikari guzti horiek gogoratzeko aukera.

Descripción de Metal Garrasia 190! Kristautasuna Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.1!

Gaurko saioan erlijioa eta bereziki kristatutasunaren aurkako abestiak ekarriko dizkigu Brutal jaunak. Munilla jaunaren deiaren zain gelditzen gara. Dyerthek bere aldetik euskal taldeekin europatik bidaiatzen jarraitzen du. Kasu honetan Baskonia talde gasteiztarraren eskutik Greziara joango gara metal proposamen bila, Kreta irlara hain zuzen ere. Gainerakoan, Helloween-en “Pumpkins United”, Didar-en “Entzun”, Suru-ren “Into the Grave” eta Damned Ritual-en “Scum” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 189! Hiltzaileak eta Superbandak Metalean!

Gaurko saioan, Hiltzaileak metalean tartea berreskuratzen du Brutal jaunak, John Wayne Gacy-ren istorioa ekarriz. izenak beharbada ez dizue gehiegi esango, baina Stephen King-en It pelikula famatuko Pennywise pailazo hiltzailearen oinarrietako bat da gure protagonistaren bizitza. Dyerth-ek bere aldetik Supertaldeen fenomenoari atentzio pixkat jarri dio, eta azken urte t’erdian atera diren superproiektu batzuk aurkeztuko dizkigu. Gainerakoan, August Burns Red-en “Invisible Enemy”, Pänzer-en “Fatal Command”, The Black Dahlia Murder-en “Matriarch” eta Dawn Of The Maya-ren “Alpha Galaxy” abestiak entzungo ditugu.

Deskargatu