Metal Garrasia 202! Alejandro Magno metalean eta Erreala Non Metal Garrasia Han vol.5!

Gaurkoan historiarekin ekingo dio saioari Brutal jaunak, munduan egon den estratega aipagarrienetako batekin, Alejandro Magnorekin, beti bezela bere lorpenak aipagai izan dituzten metal abestiez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik Errealaren azken fitxaketa (Miguel Angel Moya atezaina) dela eta balear uharteetako metal proposamenak ekarriko dizkigu. Horretaz gain, aspaldiko partez Facebook-en kontaktatu gaituzte, eta errekonpentsa moduan saioan zehar Lurgorr Balmasedako taldearen EPa izango dugu entzungai, bere Death Thrash melodiko interesgarriarekin.

Deskargatu