Metal Garrasia 214!

Denboraldiko hirugarren saio honetan estilo guztietako metal proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, black metal eta guzti, izan ere Phantom taldearen “Deities of War” proposamenarekin irekiko dugu, eta jarraian Skálmöld-en “Sverðið“, Soulfly-ren “Ritual“, Amaranthe-ren “365“, Shining-en “Animal“, Arion-en “At the Break of Dawn“, All That Remains-en “Wasteland” eta The Wizard-en “The Age of Man” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Advertisements

Metal Garrasia 112! Mokoma eta Bullets of Misery!

borrarGaurko saioa hasteko, Thrash Metala ekarriko dugu finlandiatik, Mokoma talde beteranoaren eskutik. Lan berean thrash klasikoa zein deathmetal edo grindcore influentziak aurki ditzakegu; aste honetan bertan kaleratu dute hamargarren estudioko lana, Elavien Kirjoihin izenekoa, eta bertatik entzungo dugu “Sinne missä aamu sarastaa”. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu. borrarEta amaitzeko Euskal Metal Librea (Askatu!) tarte bikoitzean Bullets of Misery taldea izango dugu. Urdaibaiko boskoteak old School Death Metala, doinu biziak eta soinu brutalena nahasten du Summum Post Mortem taldearen azken lanean. Bertatik, “Apokalipsiaren Lau Zaldunak” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, All That Remains-en “This Probably Won’t End Well“, Modern Man Desease-en “Empires of Decay“, Stained Blood-en “Hundred Heads Snake” eta Down-en “We Knew Him Well” izango ditugu entzungai.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-112-mokoma-eta-bullets-of-misery_md_4111973_wp_1.mp3″ Deskargatu