Metal Garrasia 141! Pokolgep eta Eraso!

eraso!Gaurko saioari ekiteko Euskal Metala ekarriko digu Brutal jaunak, zarauzko Eraso! taldearekin. Talde mitikoak 20. urteurrena ospatu berri du, Kaiolatik Ihes lan berriko aurrerapen abestia kaleratuz, saioan entzuteko aukera izango duguna, “Sua.Herra.Mina” izenekoa. Erdiko tartean Asteko nobedadeak izango ditugu, Metal progresiboa, Metalcorea, Death Metala eta Black Metal tartekatuz. PokolgepAmaitzeko Metala Non, Metal Garrasia Han tarte kuttuna berreskuratzen du Dyerth-ek, Hungariako Pokolgep talde historikoarekin. Heavy Metalaren aitzindari hauek bizirik jarraitzen dute, eta Metalbomba deituriko 12. estudioko lanarekin datoz, honakoa bezelako temazoekin, “Az Álarc Lehull” (Mozorroa/Maskara eroriko da). Gainerakoan, Amon Amarth-en “First Kill“, Last in Line-en “Starmaker“, Serenity-ren “Iniquity” eta Fleshgod Apocalypse-ren “Gravity” temazoak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 79! Another Destiny Project, Wacken Open Air Band Battle eta MergingMoon!

Paranoic-critic methodGaurko saioa Metal Librea tartearekin hasiko dugu Another Destiny Project-ekin. One-man-band bezela planteaturiko proiektua, musikalki oso eklektikoa eta bildulma disko bat bezala aurkeztutako diskoa. Bertatik “The virus of illusion” entzungo dugu. Jarraitzeko Wacken Open Air-eko Band Battle-a izango dugu aipagai, martxoan Irungo Tunk! aretoan ospatuko da espainiako iparraldeko finala. mergingmoonAmaitzeko japoniara joango gara MergingMoon taldea ekartzeko. Death Metal Melodikoa egiten du Tokyon sortutako talde honek, Yu Umehara abeslariari esker melodikotasuna eta brutalitatea bikain uztartzen dituelako. Iaz kaleratu zuten Kamikakushi izeneko bigarren lana, eta bertatik “Greyen” izeneko abestia entzungo dugu.

Gainerakoan Red Dragon Cartel-en “Deceived“, Amon Amarth-en “Father of the wolf“, Noctem-en “Eidolon” eta Architects-en “Naysayer” entzungo ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-79-another-destiny-project-wacken-open_md_2778386_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 64! Slapshock, Hok-key eta asteko nobedadeak!

SlapshockGaurko saioan Metala non Metal Garrasia Han tartearekin ekingo diogu, eta horretarako Filipinetaraino oango gara Slapshock izeneko taldea ekartzeko. Rap metala, Nu metala eta metalcorea nahasten dituen talde hau tagaloz abesturiko “Ngayon Na” abestiaren bidez deskubrituko duguñ, Kinse Kalibre taldearen zazpigarren lanetik ateratakoa. Asteko nobedadeetan, Jorn, Chalice of Doom, Black Sabath, The Black Dahlia Murder eta Dimension F3H-ren berriena izango dugu aipagai.Hok-Key
Jarraitzeko Metal Librea Brutalen tarte kuttuna bueltan dugu Bielorrusiako Hok-Key talde esperimentalarekin. Iaz kaleratu zuten R.I.P. izeneko lanetik izen bereko abestia entzungo dugu. Gainerakoan, El Reno Renardo-ren “Orcos de Mordor“, Kitsune Art-en “Puppets“, Sirenia-ren “Seven widows weep“, Amon Amarth-en “Twilight of the thunder god” eta Nao-ren “Heroes da Resistencia“.

Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

“Gustatzen zait” bat jartzea ez du ezer kostatzen 😛