Metal Garrasia 140! Oceans Red eta Elffor!

oceans redGaurko saioa Metalcorearekin hasiko du Dyerthek, Horretarako Ukrania aldera hurbilduz, bertan sortu baizen Oceans Red proiektua, Make Me Famous talde aitzidariko kide ohiekin. Proiektuak aldaketa bat bilatu zuen Joel Holmqvist abeslariaren eskutik, eta metalcoretik haratago doan proposamen interesgarria aurkezten digu Anevidence lan berrian; Horren adibide “The Death Round” izeneko temazo hau. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu Brutalen eskutik, eta jarraian elfforEuskal Metal proposamen interesgarri batekin etorriko zaigu. Elffor one man band bat da, Numen eta Suffering Down taldeetan aritutako EOL-ek sortua 1995ean. Black Metal Sinfoniko bezela deitua da, eta elementu ambiental oso aberatsak jasotzen ditu. Buruzagi Ilunaren Bilduma izeneko lana kaleratu zuen iaz, eta bertako abesti baten zati bat entzungo dugu (Ez baititugu 15 minutu osorik jartzeko), “Gaua” izenekoa. Gainerakoan, Avantasia-ren “Ghostlights“, Vendetta FM-ren “Hombre Nuevo“, Votum-en “Satellite” eta Entombed A.D.-ren “Midas In Reverse” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 58! Avantasia, Mayhem eta Kvelertak!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 58. saioa Power Metalaren Tartearekin hasten dugu, Avantasia superbandaren Mystery Of Time disko berria aste honetan atera baita; beti bezela kolaborazioz gainezka eta musikalki “The Scarecrow” lanaren jarraipena dena; entzungo dugun abestia “Invoke The Machine” izango da. Asteko Makarrada bueltan dugu aste hontan, Mayhem talde mitikoari buruz mintzatuko zaigu Aitor, bere historio zurruna errepasatuz. Zoritxarrez arazoak izan ditugu abestiarekin eta ezin izango dugu entzun (abestia “Rape Humanity With Pride” da). Amaitzeko norbegiara bueltatzen gara Dyerth-en proposaketa interesgarri batekin, Kvelertak izena dute, norbegieraz abesten dute eta black eta rock doinuen nahasketa proposatzen digute; entzungo dugun abestia “Bruane Brenn” izango da.
Gainerakoan Kalmah-ren “Windlake Tale”, ETHS-ren “Crucifère”, Violent Eve-ren “Bloodlust”, Terror-en “The most high” eta Mudvayne-ren “Dig” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-58_md_1925830_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Berriz ere barkamena eskatzen dugu ezin izan dugulako Mayhem-en abestia jarri. Hurrengo astean Inner Circlearen inguruko historioak errepasatzen baditugu seguruenik izango ditugu saioan berriro 😉

Metal Garrasia 49! Decode The Design, Carcass eta Black Veil Brides!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 49. saio honetan Metal Librearen tartearekin hast en dugu. Bertan Decode The Design australiarrak aurkezten ditugu. 2012an lehen abestiak prestatzen hasi ziren eta hauek Chaos Lanes EPan bihurtu ziren. Hemendik diskoaren izen bereko singlea entzungo dugu. Gaurko Asteko Makarradan Aitorrek Carcass taldearekin grindcore hutseko talde bat aurkezten digu, eta produkzioaren gainetik kaina ematea bilatzen duena “Psychopathologist” bezalako abestiekin. Saioa amaitzeko Metal Sixteen taldea berreskuratzen du Aiertek; AEBetako Black Veil Brides Glam Metal taldea aurkeztuko dugu. Azken laneko “I am Bulletproof” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Amaranthe-en “The Nexus“, Dropkick Murphys-en “The Boys are Back“, Leviatan-en “Dispuesto a Ganar“, Avantasiaren “Looking for an Angel” eta Sujeto K-ren “Estupidos” izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-49_md_1757392_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!