Metal Garrasia 204! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.7 eta emakumeak metalean!

Baskoniaren eskutik metal bidaiekin jarraitzen du Dyerth-ek, Valentziako metal proposamen interesgarriak aurkeztuz. Brutalek bere aldetik tarte aldarrikatzailea dakar, emakumeen nazioarteko eguna autokritika egiteko baliatuz, emakumeak metalean duen eta izan behar duen lekua aztertuz. Gainerakoan, Judas Priest-en “Never The Heroes”, Ministry-ren “Wargasm”, Between the Buried and Me-ren “Millions” eta Ikus-en “Kintesentzia” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 199! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.6 eta inteligentzia artifizialak metalean!

Gaurko saioan Milango Metal proposamenen bigarren zatiarekin hasiko da Dyerth, Baskonia Non Metal Garrasia Han tartean. Brutalek bere aldetik Inteligentzia Artifiziala metalean hartzen ari den lekua izango du aipagai, lan horren adibide bat aurkeztuz. Gainerakoan, Orphaned Land-en “Like Orpheus”, Loudness-en “I’m Still Alive”, Monolithe-en “Coil Shaped Volutions” eta Herabe-ren “Zure Ahotsan Badago” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 198! Stephen King Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.5!

Gaurko saioan beldurrezko literaturaren erregea izango du aipagai Brutal jaunak, Stephen King handia. Bere hiru obra esanguratsuenak aurkeztuko dizkigu, horiei buruz konposatutako metal abestiez lagundurik. Dyerth bere aldetik europako proposamenak aztertzera bueltatzen da Baskonia saskibaloi taldearen eskutik. Gaurkoan Italiara hurbiltzea egokitzen zaio, Milan hirira hain zuzen ere. Gainerakoan, Dalriada-ren “Búsirató”, Tengger Cavalry-ren “Cian Bi”, Arkona-ren “Shtorm” eta Lechery-ren “Rule The World” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Descripción de Metal Garrasia 195! Samuraiak Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.4!

Gaurko saioari ekiteko Metala eta Samuraiak elkartuko ditu Brutal jaunak, gudari japoniar hauen garapena aztertuz. Dyerth-ek bere aldetik Baskoniarekin europan zehar bidaiatzen jarraitzen du, oraingoan Europa eta Asia artean banatzen den hiri batera hurbilduz, Turkiako hiri nagusira, Istanbul-era hain zuzen ere. Gainerakoan, Iron Savoir-en “Riding On Fire”, Noctune-ren “The Burning Silence”, Feared-en “The Mare” eta Diablo Swing Orchestra-ren “Knucklehugs (Arm Yourself with Love)” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 194! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.3 eta Metal Feminista!

Gaurko saioan Baskonia non Metal Garrasia han tartearekin jarraitzen du Dyerth-ek europako ekialdeko Saskibaloiko beste erraldoi batekin, Belgradoko Izar Gorriarekin hain zuzen ere. Serbiako eta bereziki Belgradoko Metalean gehiago murgiltzeko aukera izango dugu. Brutal jauna bere aldetik Metal Feminista izango du hizpide, mugimendu honen errepaso txiki bat eginez. Gainerakoan, Cardiant-en “Blank Star”, Krallice-en “Failed Visionary Cults”, Almanac-en “Losing My Mind” eta Anestesia-ren “Ultra-komunikatzen” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Descripción de Metal Garrasia 193! Marvel unibertsoa metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.2!

Gaurko saioan Metala eta Marvel unibertsoa batuko ditu Brutal jaunak, mundu zabal horretako hiru pertsonaietan bereziki atentzioa jarrik, bere metal abestiaz lagundua noski. Dyerth-ek bere aldetik Europan zehar bidaiatzen jarraituko du, kasu honetan Baskoniaren eskutik. Lituania aldera hurbilduko da gaurkoan, Zalgiris talde ezaguna hartzen duen Kaunas hirira hain zuzen ere, bertako metal proposamen interesgarrienak aurkezteko beti bezela. Gainerakoan, Elvenking-en “Draugen’s Maelstrom”, Cavalera Conspiracy-ren “Insane”, Fjørt-en “Couleur” eta Hex-en “Thy Kingdom Gone” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Descripción de Metal Garrasia 190! Kristautasuna Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.1!

Gaurko saioan erlijioa eta bereziki kristatutasunaren aurkako abestiak ekarriko dizkigu Brutal jaunak. Munilla jaunaren deiaren zain gelditzen gara. Dyerthek bere aldetik euskal taldeekin europatik bidaiatzen jarraitzen du. Kasu honetan Baskonia talde gasteiztarraren eskutik Greziara joango gara metal proposamen bila, Kreta irlara hain zuzen ere. Gainerakoan, Helloween-en “Pumpkins United”, Didar-en “Entzun”, Suru-ren “Into the Grave” eta Damned Ritual-en “Scum” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu