Metal Garrasia 211! Mundu Kopa Metaleroaren final handia!

Zazpigarren denboraldi hau ixteko Mundu Kopa Metaleroko finala izango dugu. Multzo bakoitzeko irabazleak elkarren aurka izango ditugu bertan, ondorengo ordezkariekin: Crossfaith (Japonia), Nautiluz (Peru), Angelus Apatrida (Espainia), 1 Last Autograph (Nigeria), Abinchova (Suitza), Remnants of the Fallen (Hego Korea), Opposing Motion (Ingalaterra) eta Arkona (Errusia). Urrian bueltan izango gara metal gehiagorekin. Stay Metal!

Deskargatu

Metal Garrasia 205! Sentimendu metaleroak!

Atseden luze baten ostean bueltan gara berriz ere beste saio berezi batekin. Kasu honetan baladak izango ditugu mintzagai, Euskal Herriko zein nazioarteko abesti nahiko ezagunekin, metal zaleek (batzutan) gure sentimenduak ditugula erakutsiz.

Deskargatu

Metal Garrasia 203! Saint Patrick’s!

Saio berezia dugu gaurkoan, Irlandarren egun nagusia ospatzeko, Saint Patrick’s eguna hain zuzen ere. Musika zeltiarra eta talde irlandarren bertsio interesgarriak izango ditugu bertan. For the craic!!

Deskargatu

DescripciĆ³n de Metal Garrasia 171! Opari metaleroak! (2. zatia)

img_20161227_211626Aurreko saioan hasitako metal tertuliarekin jarraitzen dugu Burdinolako Inaxio Esnaola, eta Hilotz taldeko Mikel Yarza eta Etxahun Urkizu gomitekin, opari metaleroekin ardatz moduan.

Deskargatu

Metal Garrasia 162! Abesti ez metaleroen bertsio metaleroak!

metalcoversmainGaurko saioan atseden bat emango dizuegu eta alde batera utziko ditugu tarte txapa eta tarte txorrak, bertsioen saio berezi bat egiteko. Horretarako, abesti ez metaleroen bertsio metaleroak bilatu ditugu, non taldea bere eremuetara eramaten dituzte genero guztietako abesti famatu ezberdinak.

Deskargatu

Metal Garrasia 91! Langileen eguneko saio berezia!

haymarket003
Gaurkoan beste saio berezi bat prestatu dugu Metal Garrasian, Maiatzaren 1a, langileen eguna gogoan dugularik. Bertan Koma-ren “Mi Jefe“, Mendeku Itxua-ren “Zinikoen Jolasa“, System of A Down-en “P.L.U.C.K.“, Def Con Dos-en “EspaƱa es Idiota“, Sepultura-ren “Refuse Resist“, Fuckop Family-ren “Creo“, Rage Against The Machine-en “Wake Up” eta Molotov Solution-en “The Blood of Tyrants” izango ditugu protagonista. Gainera, bihar Tunk! aretoan ospatzen den Hard Is The Rock jaialdiaren laugarren alea izango dugu aipagai, non Devils Train, Ethos, Blast Wave, Night Demon eta Evil Killer taldeak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-91-langileen-eguneko-saio-berezia_md_3083107_1.mp3″ Deskargatu