Metal Garrasia 138! Polygon eta Childrain!

polygonGaurko saioa bere tarte kuttunarekin irekitzen du beste behin Brutal jaunak, Metal Librea noski, non Ipar Karolinako Polygon taldea ezagutzeko aukera izango dugu. Metal alternatibo bezela deskribatu daiteke nahiz eta progresibo, djent edo nu metal ikutuak argi antzeman daitezkeen. Apeirogon izeneko maxisinglea kaleratu dute 2015ean, eta bertatik “Singularity” izeneko abestia entzungo dugu. Jarraian grabatzen dugun asteko efemeride batzuk aipatuko ditugu, childrainçeta amaitzeko Euskal Metalararekin joango gara, Childrain gasteiztarren eskutik. Metal eszenan leku bat egitea lortu dute beren lanen kalitateari esker, eta bide beretik doaz Matheria izeneko lanarekin. Entzutea merezi duen lana honakoa, eta horren adibide “The Farewell Parade” izeneko abesti puska hau. Gainerakoan, Skálmöld-en “Að Vetri“, Orpheus Omega-ren “Tomorrow’s Fiends and Yesterday’s Ghosts“, Lionheart-en “Pain“, Powerman 5000-ren “Invade Destroy Repeat” eta Melmak-en “Abyss” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 69! Pop Evil, Metal Cambra eta asteko nobedadeak!

Pop-EvilGaurko saioan Pop Evil taldearen eskutik Metalternatiboa saioarekin ekingo diogu, Michigan-eko rock-metal alternatiboa egiten duen talde honek urte hasieran kaleratu zuen Onyx izeneko lana, eta bertako singlea izan zen “Trenches” izeneko abestia entzungo dugu. metal-cambraSaioaren erdialdera iritsita asteko nobedadeen tartea berreskuratuko dugu, eta besteak beste Sepultura edota Warbringer taldeen berrienaren aurrenapenak izango ditugu. Taldearen amaierarako utziko dugu Brutalen talde kuttuna, Metal Librea, kastellongo Metal Cambra taldearekin, rock metal sinfonikoa doinu zeltiarrekin nahasten duena. 2012ko rekopilatorioko “Ictus romance” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Childrain-en “Silence as medicine“, Ayreon-en “The theory of everything“, Epica-ren “Unleash” eta System of a Down-en “Attack

Deskargatu