Metal Garrasia 135! Thy Art Is Murder eta Hotzikara!

thy art is murderGaurko saioa Deathcore proposamen potente batekin irekitzen du Dyerthek, Australiako Thy Art Is Murder taldearekin. Polemika sortu du Australian aurten kaleratu duten Holy War izeneko lanak erlijioaren aurkako mezuak direla eta, baina hori alde batera utzita musikari helduko diogu, lanaren izen bereko abestia entzunda, “Holy War“. Erdiko tartean Asteko Nobedadeekin jarraituko dugu. hotzikaraAmaitzeko, Euskal Metala eta Metal Librea elkartuko ditu Brutalek Hotzikara taldearen eskutik. Iaz hasi ziren bigarren estudioko lana prestatzen baina atzerapen ezberdinak jasan dituzte masterizazioan zein taldekideen eginbehar profesionalengatik, eta 2015eko apirilean argia ikusi du azkenik, II izenarekin. bandcampen aurkitu dezakezuen lan hau hobeto ezagutzeko “Heldu” izeneko abestia entzungo dugu. Gainerakoan Nekez-en “Lokatzetako Igela“, Manegarm-en “Odin Owns Ye All“, Hatesphere-en “Lines Crossed Lives Lost“, Devil You Know-ren “Eye of the Tiger” eta Autopsy-ren “Waiting For The Screams” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-135-thy-art-is-murder-eta_md_9578887_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 88! Newsted, Euskal Metal Fest V eta BABYMETAL!

newstedGaurko Metal Garrasian Newsted taldea ezagutuko dugu, Jason Newsted Metallicako baxujole izandakoak sortureikoa. 2012an sortu ondoren Metal Izeneko EPa kaleratu zuten berehala, eta handik gutxira Heavy Metal Music izeneko lehen lan luzea. Bertatik “As the Crow Flies” abestia entzungo dugu. Jarraian V. Euskal Metal Fest jaialdia izango dugu aipagai, larunbat honetan Tunk! aretoan ospatuko dena. Death Metal gau honetan Noxbleed, Sinister, Aposento, Deadly Whispers, Bloody Brotherhood eta Matanza izango ditugu. babymetal-4487359435Amaitzeko Metalternatiboa tartea japoniara eramango dugu, Babymetal taldearekin; Aurkezten duten proposaketa Kawai Metal bezala izendatu dute, pop japoniarraren eta metal musikaren arteko nahastura bitxia. Su-Metal, MoaMetal eta YuMetal idol gazteek osaturiko taldeak aurten lehen diskoa kaleratu du, taldearen izen berekoa, eta bertatik “Megitsune” abestia entzungai. Gainontzekoan, Devil You Know-en “New Beginning“, Insomnium-en “While We Sleep“, Edguy-ren “Love Tyger” eta Crisix-en “Rise… Then Rest“.

Deskargatu

Metal Garrasia 84! Platzdarm, Asteko Nobedadeak eta Dead By April!

platzdarmGaurko saioa hasteko Metal Librearen tartea berreskuratzen dugu Platzdarm errusiarrekin; 2006. urtean sortzen den taldea, momentuz bi disko kaleratu dituena, eta joan den urteko azken singlea entzungo dugu, beti ere metalcore estiloan eta “Double Game” izena duena. Erdialdean, nobedadeekin joango gara, non Nanowar of Steel, Tacit Fury, 4th Dimension, Haeres eta Demon Hunter taldeak izango ditugu. deadbyaprilAmaitze aldera, beste tarte kuttun bat berreskuratuko dugu, Metal Sixteen tartea, Dead By April suediarren eskutik. Otsailan kaleratu dute Let The World Know izeneko hirugarren lana, eta bertako singlea entzungo dugu, “As a Buterfly“. Gainerakoan, Devil You Know-en “Seven Years Alone“, Gus G feat Devour The Day-ren “I am the Fire“, Sabaton-en “Far From The Fame“, Whitechapel-en “The Saw is the Law” eta Delain-en “Your Body is a Battleground” izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-84-platzdarm-asteko-nobedadeak-eta-dead_md_2924719_1.mp3″ Deskargatu