Metal Garrasia 155! Atreides eta Myrath

atreidesDenboraldiko azken aurreko saioa azkena izango da denboraldi honetako formatu ohikoarekin. Hasteko Power Metal talde gazte bat elkarriko digu Dyerth-ek Galiziatik, Vigo-tik hain zuzen ere, Atreides izenekoa. Warcry edota Avalanch-en ondorengoa hartzeko prest ematen dute; lan berria patxadarekin prestatzen ari dira, baina bertan aurkituko dugun aurrerapen abestietako bat entzungo dugu, “Penitencia” izenekoa, non estilo ezberdinetako influentziak nabariak diren, batez ere Thrash Metalekoak. Eŕdiko tartean efemerideekin dator Brutal, eta amaitzeko myrathMetala Non Metal Garrasia Han tartearekin jarraitzen du proposamen interesgarri batekin, Myrath franko tunisiarrak. Laugarren estudioko lan luzearekin datoz, Legacy izenekoa, oso entzungarria eta metal eta doinu arabiarren nahasketa ezinhobearekin; horren adibide dugu “Believer” lukainka. Gainerakoan, Despised Icon-en “The Aftermath“, Widow-en “Wisdom“, Whitechapel-en “Mark of the Blade“, Dawn of Disease-en “The Sky Is Empty” eta Aktaion-en “Candid Flow of the Shrapnel Dust” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 145! Caliban eta Can Of Worms!

calibanAste honetan Metalcorearekin dator Dyerth, laster bere bizilekua izango den Alemaniako Caliban taldearekin. Dagoeneko hamargarren estudioko lana dena kaleratu berri dute, Gravity izenekoa, eta bertako “Paralyzed” aurrerapen abestia entzungo dugu. Jarraian efemerideekin dator Brutal, eta ondoren can of wormsEuskal Metala ekartzen digu, iparraldeko Can Of Worms taldearekin. Iaz kaleratu zuten Kult of Nuke izeneko bigarren estudioko lan luzea, eta taldearentzat apustu garrantzitsua suposatu zuena; Emaitza oso positiboa izan zen, entzungo dugun “Blasphemic God” bezelako temazoekin. Gainerakoan, Amorphis-en “The Four Wise Ones“, American Head Charge-en “Perfectionist“, Savage Master-en “Ready To Sin (Into The Night)” eta Lords of Black-en “Ghost of You” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 143! EVA eta Sealed Room!

EVAGaurko saioa Metalternatiboarekin hasiko du Dyerth-ek Argentinako EVA taldearekin. Sobrevivientes izeneko bigarren estudioko lana kaleratu zuten pasa den abenduan, eta aldaketa nabarmena suposatu du lehenarekiko, teklatu eta sintetizadoreak alde batera utzi eta gitarra riffetatik abiatutako konposaketara pasa dira, soinu rockereoago eta gordinagoa lortuz, “Vamos a la Oscuridad” abestian nabarmendu daitekeen moduan. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu Brutal jaunaren eskutik, sealed roometa amaitzeko Euskal Metala ekarriko digu berriz ere, kasu honetan Sealed Room Gernikarrekin. Rock-metal egiten dute, nahiko lasaia baina momentu potenteak dituena ere; hau, esperientzia pertsonaletan oinarritutako letrekin nahasten badugu, Incubus edo Sober taldeak gogora ekartzen dizkigu, horren adibide “Etereo” izeneko abestia. Gainerakoan, Crisix-en “Strange“, Metal Church-en “Killing Your Time“, Delain-en “Suckerpunch“, Waiting For Sunset-en “Brotherhood” eta Helloween-en “Heroes” temazoak entzungo ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 140! Oceans Red eta Elffor!

oceans redGaurko saioa Metalcorearekin hasiko du Dyerthek, Horretarako Ukrania aldera hurbilduz, bertan sortu baizen Oceans Red proiektua, Make Me Famous talde aitzidariko kide ohiekin. Proiektuak aldaketa bat bilatu zuen Joel Holmqvist abeslariaren eskutik, eta metalcoretik haratago doan proposamen interesgarria aurkezten digu Anevidence lan berrian; Horren adibide “The Death Round” izeneko temazo hau. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu Brutalen eskutik, eta jarraian elfforEuskal Metal proposamen interesgarri batekin etorriko zaigu. Elffor one man band bat da, Numen eta Suffering Down taldeetan aritutako EOL-ek sortua 1995ean. Black Metal Sinfoniko bezela deitua da, eta elementu ambiental oso aberatsak jasotzen ditu. Buruzagi Ilunaren Bilduma izeneko lana kaleratu zuen iaz, eta bertako abesti baten zati bat entzungo dugu (Ez baititugu 15 minutu osorik jartzeko), “Gaua” izenekoa. Gainerakoan, Avantasia-ren “Ghostlights“, Vendetta FM-ren “Hombre Nuevo“, Votum-en “Satellite” eta Entombed A.D.-ren “Midas In Reverse” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 137! Chaos Before Gea eta Orden Ogan!

chaos before geaGaurko saioari Metal Librearekin ekiten diogu, Malagako Chaos Before Gea taldearekin. Bigarren estudioko lana aurkeztu dute aurten, Kharon izenekoa. Estreineko lanaren bidetik jarraitzen du, melodia indartxuak, erritmo aldaketak eta konponketa orkestral ugarirekin; Horren adibide dugu “Red Lights” abestia. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu beste behin. orden oganEta saioa amaitzeko Power Metal Progresiboa izango dugu Alemaniatik, Orden Ogan taldearen eskutik. Bosgarren estudioko lanarekin datoz Sebastian Levermann eta bere taldekideak, Ravenhead izenekoa. Abesti melodikoak eta epikoak tartekatzen dituzten adibide, azken horren adibide entzungo dugun “FEVER” abestia. Gainerakoan, Gabezia-ren “Etorkizuna“, Gama Bomb-en “Ninja Untouchables/Untouchable Glory“,World To Come-en “New World Disorder“, Stone Sour-en “Sailin’ On” eta Primal Fear-en “The End is Near” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 127! Evacuate The City eta Damudot!

-lXT70eJGaurko saioa Metal Librearekin hasten dugu, Orlandoko Evacuate The City taldearekin hain zuzen. Joanden urtean sortzen den taldea dugu, Erik Sky gitarrajolearen eskutik, eta metalcore talde bat sortzeko asmoarekin. Urte hasieran lehen EPa aurkeztu zuten, The Catastrophe izenpean, eta bertatik “Recollection” abestia entzungo dugu. 380736_270836086344774_337937659_nAmaitzeko Dyerth-ek Euskal Metala dakar Damudot taldearekin Mallabiako gazte hauek 2001ean batu ziren thrash metala jotzeko helburuarekin. Bi EP kaleratu ondoren 2012an azkenik lehen estudioko lana kaleratu zuten eta bertatik lanari izena ematen dion abestia entzungo dugu, “Heriotza da bakea dakarren bakarra“. Tartean beti ere berriak, efemerideak eta Lindemann-en “Praise Abort“, Elyose-ren “Redemption“, Feared-en “Synder“, One Day Waiting-en “Fear Itself“, eta Ratzinger-en “Frustracion” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-127-evacuate-the-city-eta-damudot_md_4747680_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 126! Hategrama eta Snakeyes!

veilofmayagroup1editedGaurko saioa Nu Metalarekin hasten dugu, Hategrama talde txiletarrarekin. Beren influentziak extreme metaletik rock alternatibo eta industrialera doa, nahiz eta beraiek Biomechanical groove metal bezala deskribatzen dute euren burua. Bi EP grabatu ondoren aurten kaleratu dute azkenik lehen estudioko lana, The Irate Machine izenekoa, eta bertako abesti bat entzungo dugu, “Hominis Evolutiva“. Orphans_Of_DuskBrutal-en proposamena gaur heavyrantz doa (saio guztia bezala) Snakeyes taldearekin; prioektua Sphinx-eko Jose Pineda eta 9.7 Richter-eko Cosmin Aionitak sortzen dute; lehen EParen arrakastaz animaturik taldeak Ultimate Sin disko luzea grabatzera ausartzen dira, duela gutxi erosgai dagoena eta “Demon in your mind” aurrerapen abestia diskoak eskeintzen digunaren irudi bat ematen gaitu. Gainerakoan, berriak, efemerideak eta Helloween-en “My God Given Right“, In Vain-en “No Future for the World“, Emerald Sun-en “Screamers in the Storm“, Crystal Ball-en “Eye to Eye” eta Dimlight-en “Torrents of Blood” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-126-hategrama-eta-snakeyes_md_4606612_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 125! Returning We Hear The Larks eta Finsterforst!

Orphans_Of_DuskGaurko saioa irekitzeko Metal Librea tartea dakar nola ez Brutal jaunak, Returning We Hear the Larks taldearekin: One man band proiektua dugu hau, Jack Nobel gazte britainarrak sorturikoa. instrumentu asko jotzeko habilitatea izateak asko algundu dio, metal anbiental/instrumentala eskainiz. Larks izeneko lana kaleratu zuen martxoan, eta bertatik “Stheno; Slain by Hand of Gods” abestia entzungo dugu. veilofmayagroup1editedAmaitzeko Folk Metala ekarriko digu Dyerth-ek, Alemaniako Finsterforst taldearen eskutik. Zazpi kidez osaturiko talde honek laugarren estudioko lana kaleratu du aurten, Match Dich Frei izenekoa, eta bertako izen bereko abestia entzungo dugu. Tartean Efemerideak, berriak eta Chaos Before Gea-ren “Red Lights“, Coal Chamber-en “I.O.U. Nothing“, Leyenda-ren “Cuando Toque Luchar“, Toxovibora-ren “Sangre Salada” eta Pyramaze-en “Disciples of The Sun” abestiak entzungo ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-125-returning-we-hear-the-larks_md_4606596_wp_1.mp3″

Deskargatu

Metal Garrasia 124! Veil Of Maya eta Orphans Of Dusk!

veilofmayagroup1editedGaurko saioa deathcorearekin hasten dugu, Veil Of Maya Chicagotarrekin. 2004an sortutako talde honek bere bosgarren estudioko lana aurkeztu du aurten, Matriarch izenekoa, eta bertako bigarren singlea entzungo dugu, “Mikasa“. Orphans_Of_DuskAmaitzeko Metal Librean Orphans of Dusk izango ditugu; 2010. urtean sortutako proiektua, death/doom epikoa bezala deskribatzen dutena. Joanden urteko abuztuan izan zuten debuta Revenant izeneko EParekin, eta bertatik “Nibelheim” abestia dakargu ea zer deritzozuen. Tartean Efemerideak, berriak, eta The Oath-en “Deconstruction”, Santa Cruz-en “My Remedy”, Arch Enemy-ren “Stolen Life”, Six Feet Under-en “Open Coffin Orgy” eta Babymetal-en “Road to resistance” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-124-veil-of-maya-eta-orphans_md_4606588_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 123! Eternal Dream eta Gloryhammer!

theburialchamberGaurkoan hasieratik saioa hiltzeko helburuarekin dator Brutal jauna, eta Metal Librea tartean Marbellako Eternal Dream taldea ekarriko digu; Epica eta Nightwish bezelako taldeak gustoko dituzuenentzat adi egon talde honi. 2012ean kaleratu zuten momentuz estudioko lan luze bakarra dena, The Fall of Salathine izenekoa. gloryhammer2Jarraituz Power metal epikoa egiten duen proiektu berezia ezagutuko dugu. Gloryhammer izenekoa. Christopher Bowes Alestorm piraten abeslari eta teklatujolea da proiektu honen sortzailea. Thomas Winkler siutzarrak egiten ditu kasu honetan abeslari lnak, eta bera da pertsonai nagusiaren papera betetzen duena 2013an kaleratu zuten Tales from the Kingdom of Fife lanean. Bertatik “Angus McFife” abestia entzungo dugu sortu duten mundu magiko horretan murgiltzeko. Tartean efemerideak, eta Virium-en “The Cold and Distant Voice of a Shatered Soul“,Tantal-en “Under the Weight of My Sorrow I Crawl“, Ovenizer-en “Satan’s Washing Machine“, Helfir-en “Black Flame” eta Frantic Amber-en “Soar” abestiak izango ditugu.

 
http://www.ivoox.com/metal-garrasia-123-eternal-dream-eta-gloryhammer_md_4520697_wp_1.mp3″ Deskargatu