Metal Garrasia 202! Alejandro Magno metalean eta Erreala Non Metal Garrasia Han vol.5!

Gaurkoan historiarekin ekingo dio saioari Brutal jaunak, munduan egon den estratega aipagarrienetako batekin, Alejandro Magnorekin, beti bezela bere lorpenak aipagai izan dituzten metal abestiez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik Errealaren azken fitxaketa (Miguel Angel Moya atezaina) dela eta balear uharteetako metal proposamenak ekarriko dizkigu. Horretaz gain, aspaldiko partez Facebook-en kontaktatu gaituzte, eta errekonpentsa moduan saioan zehar Lurgorr Balmasedako taldearen EPa izango dugu entzungai, bere Death Thrash melodiko interesgarriarekin.

Deskargatu

Metal Garrasia 201! Erreala Non Metal Garrasia Han vol.4 eta haurrentzako metal proposamenak!

Gaurko saioan Errealaren eskutik Europatik bidaiatzen jarraituko dugu Dyerth-en eskutik, eta kasu honetan bai kirol arrazoiengatik. Izan ere Salzbourg-eko Red Bull taldea izan du aurkari errealak Europa Leaguen, eta beraz Mozart-en jaioterriko zenbait metal proposamen ezagutzeko aukera izango dugu. Brutalek bere aldetik Finlandiarrak Metal kontuetan gure aurretik daudela erakutsiko digu beste behin, herrialde hartan fama handia hartu duten haurrentzako zenbait metal talde aurkeztuz. Gainerakoan, Horizon Ablaze-en “Insidious”, Angra-ren “Black Widow’s Web”, Visions of Atlantis-en “The Silent Mutiny” eta Neura-ren “Somos Bestias” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

DescripciĆ³n de Metal Garrasia 192! Heriotza Metalean eta Erreala Non Metal Garrasia Han vol.2!

Gaurko saioan heriotzaren gaiean jarraituko du Brutal jaunak, Metalean luze eta zabal jorratu den gaia izanik; obsesio horren zenbait adibide entzuteko aukera izango dugu. Dyerth-ek bere Europako bira partikularrarekin jarraituko du Mazedonia aldera hurbilduz, Skopje hiriburuko zenbait proposamen aurkeztuz. Gainerakoan, The Unguided-en “Legendary”, Witchery-ren “True North”, Threat Signal-en”Exit The Matrix” eta Moonspell-en “Todos Os Santos” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu