Metal Garrasia 140! Oceans Red eta Elffor!

oceans redGaurko saioa Metalcorearekin hasiko du Dyerthek, Horretarako Ukrania aldera hurbilduz, bertan sortu baizen Oceans Red proiektua, Make Me Famous talde aitzidariko kide ohiekin. Proiektuak aldaketa bat bilatu zuen Joel Holmqvist abeslariaren eskutik, eta metalcoretik haratago doan proposamen interesgarria aurkezten digu Anevidence lan berrian; Horren adibide “The Death Round” izeneko temazo hau. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu Brutalen eskutik, eta jarraian elfforEuskal Metal proposamen interesgarri batekin etorriko zaigu. Elffor one man band bat da, Numen eta Suffering Down taldeetan aritutako EOL-ek sortua 1995ean. Black Metal Sinfoniko bezela deitua da, eta elementu ambiental oso aberatsak jasotzen ditu. Buruzagi Ilunaren Bilduma izeneko lana kaleratu zuen iaz, eta bertako abesti baten zati bat entzungo dugu (Ez baititugu 15 minutu osorik jartzeko), “Gaua” izenekoa. Gainerakoan, Avantasia-ren “Ghostlights“, Vendetta FM-ren “Hombre Nuevo“, Votum-en “Satellite” eta Entombed A.D.-ren “Midas In Reverse” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 138! Polygon eta Childrain!

polygonGaurko saioa bere tarte kuttunarekin irekitzen du beste behin Brutal jaunak, Metal Librea noski, non Ipar Karolinako Polygon taldea ezagutzeko aukera izango dugu. Metal alternatibo bezela deskribatu daiteke nahiz eta progresibo, djent edo nu metal ikutuak argi antzeman daitezkeen. Apeirogon izeneko maxisinglea kaleratu dute 2015ean, eta bertatik “Singularity” izeneko abestia entzungo dugu. Jarraian grabatzen dugun asteko efemeride batzuk aipatuko ditugu, childrainçeta amaitzeko Euskal Metalararekin joango gara, Childrain gasteiztarren eskutik. Metal eszenan leku bat egitea lortu dute beren lanen kalitateari esker, eta bide beretik doaz Matheria izeneko lanarekin. Entzutea merezi duen lana honakoa, eta horren adibide “The Farewell Parade” izeneko abesti puska hau. Gainerakoan, Skálmöld-en “Að Vetri“, Orpheus Omega-ren “Tomorrow’s Fiends and Yesterday’s Ghosts“, Lionheart-en “Pain“, Powerman 5000-ren “Invade Destroy Repeat” eta Melmak-en “Abyss” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 136! Debon eta We Butter the Bread with Butter!

debonGaurko saioari Euskal Metalarekin ekingo dio Brutal jaunak bigarren aldiz, email bidez bere taldeen informazioa bidali zigun David Illarramendiri esker. Bi taldetan parte hartzen du Beasaindar honek, lehena aurreko astean ekarri genuen Hotzikara, eta bigarrena Debon izeneko Thrash taldea. Iaz kaleratu zuten lehen estudioko lana, bederatzi abestiz osatua; Bertako hiru abesti besteen gainetik daude, “Shock Egoeran”, “Nik Nire buruari” eta gaur entzuteko aukera izango duguna, “Putakumeak!”. Erdiko tartean efemerideak berreskuratuko ditugu. We Butter the Bread with ButteEta amaitzeko proposamen kaineroa ekarriko digu Dyerth-ek Alemaniako We Butter the Bread with Butter taldearekin. Izenak erakusten duen moduan ia broma bat bezela hasi zen taldea denborarekin proiektu serio bilakatzen joan zen, Electronicore proposamen interesgarri batekin. Aurten kaleratu dute laugarren estudioko lana, Wieder Geil!, Metal industrialetik hurbilago dauden abesti serioagoak taldearen izaera ganberroa erakusten duten abestiekin tartekatuz; horren adibide dugu “Berlin Berlin!” abestia. Gainerakoan, Return From The Grave-en “Soul’s Grime“, Physical Noise-en “Exodus“, Phrenetix-en “Piece Of Lie“, Gaelbah-ren “Salvation” eta Graveshadow-ren “Namesake” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-136-debon-eta-we-butter-the_md_9670368_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 135! Thy Art Is Murder eta Hotzikara!

thy art is murderGaurko saioa Deathcore proposamen potente batekin irekitzen du Dyerthek, Australiako Thy Art Is Murder taldearekin. Polemika sortu du Australian aurten kaleratu duten Holy War izeneko lanak erlijioaren aurkako mezuak direla eta, baina hori alde batera utzita musikari helduko diogu, lanaren izen bereko abestia entzunda, “Holy War“. Erdiko tartean Asteko Nobedadeekin jarraituko dugu. hotzikaraAmaitzeko, Euskal Metala eta Metal Librea elkartuko ditu Brutalek Hotzikara taldearen eskutik. Iaz hasi ziren bigarren estudioko lana prestatzen baina atzerapen ezberdinak jasan dituzte masterizazioan zein taldekideen eginbehar profesionalengatik, eta 2015eko apirilean argia ikusi du azkenik, II izenarekin. bandcampen aurkitu dezakezuen lan hau hobeto ezagutzeko “Heldu” izeneko abestia entzungo dugu. Gainerakoan Nekez-en “Lokatzetako Igela“, Manegarm-en “Odin Owns Ye All“, Hatesphere-en “Lines Crossed Lives Lost“, Devil You Know-ren “Eye of the Tiger” eta Autopsy-ren “Waiting For The Screams” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-135-thy-art-is-murder-eta_md_9578887_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 134! The Rodeo Idiot Engine eta Zenobia!

the rodeo idiot engineGaurko saioa irekitzeko Euskal Metala ekartzen digu Brutalek, The Rodeo Idiot Engine Iparraldeko taldearekin: Blackened screamo violence bezala deskribatzen dute beren estiloa. 2013an Consequences izeneko hirugarren estudioko lana kaleratu zuten, euskaraz, frantsesez eta ingelesez abesten dute bertan. Lan berriaren zain gauden bitartean Consequences horretako abesti bat entzungo dugu, “Behind the Scars” izenekoa. Erdiko tartean asteko nobedadeak izango ditugu berriz ere. zenobiaAmaitzeko, Power Metal proposamen bat dakar Dyerth-ek Euskal Herritik hurbil, Errioxatik hain zuzen ere: Zenobia taldea. Lan berria kaleratu dute aurten, Supernova izenekoa, eta horretaz gain taldearen ereserkietako bat, “Lo llevo en la Sangre” abeslari berriarekin bergrabatu dute. Azken laneko abesti bat aukeratu dugu guk, totalitarismoaren kritika zuzena, “El Sueño de un Loco” izenekoa. Gainerakoan, Mindpatrol-en “A Marble Throne“, Neter-en “Idols“, Screamer-en “On My Way” eta Skindred-en “Volume” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-134-the-rodeo-idiot-engine-eta_md_9533594_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 103! The Descent eta Insight After Doomsday!

borrarGaurko Metal Garrasia Euskal Metalarekin hasiko dugu, Bilboko The Descent death melodiko taldearekin. 2006an sortutako proiektu honek death suedierrararen influentzia handia dauka, eta oraingoz demo bat eta lan luze bat kaleratu ditu; 2012ko Dimensional Matters diskotik “Winter Hell” entzungo dugu adibide moduan. Tartean efemerideak eta bihar Lasarten Elebeltz topaguneak antolaturiko kontzertuak izango ditugu aipagai, Izu Nauk, Hilotz, Gabezia eta Meltdown taldeak biltzen dituena. borrarAmaitzeko Metalternatiboan Insight After Doomsday taldea izango dugu; duela hilabete pare bat The Way to Nihilism lana aurkeztu dute, sampler eta efektuak death metal melodikoarekin nahastuz, “SPG” abestian entzun dezakegun bezala. Gainerantzekoan, Cancer Bats-en “Satellites“, Killus-en “Feel The Monster“, Napalm Death-en “Cesspits“, Dysnomia-ren “Reach Clarity” eta Faith No More-ren “Motherfucker” abestiak entzungo ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-103-the-descent-eta-insight-after_md_3768532_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 67! Emergency Gate, Metal Sessions vol. 2 eta Gabezia!

emergency gateDenboraldiko lehen saio honetan Metalternatiboa tartearekin hasiko gara, non Emergency Gate talde alemaniarra izango dugu, ikutu elektronikoak ahots garbi eta guturalekin nahasten dituztenak. You izeneko bostgarren laneko “Feeling Inside” abestia entzungo dugu. Saioaren erdialdean Metal Sessions vol. 2 jaialdiaz mintzatuko gara; talde potenteak bilduko dira Irungo Tunk! aretoan: kataluniatik Crisix , Euskal Herritik Elbereth legazpiarrak eta Dark Code bergararrak, Ad Aeternum borgosetik eta Estampida argentinarrak hain zuzen ere.gabezia Saioa amaitzeko Euskal Metalaren tartea izango dugu, non Gabezia talde gaztea ezagutzena emango dugu; Irailean lehen diska kaleratu zuten, eta baliabide gutxi izan arren gogo handia erakutsi dute, eta “Makina honek musika zigiluak hiltzen ditu” abestia entzungo dugu. Gainerakoan Death Angel-en “Son of the morning“, Infest-en “The everlasting shame” eta “Darbafar“, Five Finger Death Punch-en “Battle Born” eta Alberto Riondaren “El lobo y el arca” izango ditugu.

 

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-67-emergency-gate-metal-sessions-vol_md_2422020_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Metal Garrasia 52! Loosing September, Herri Oihua eta metalaren egoeraren analisia!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 52. saioan Metalternatiboa tartea estreinatuko dugu Loosing September talde estatubatuarrarekin, bere bigarren laneko “Warlord” abestia entzungo dugu. Asteko Makarrada tartea ezingo dugu burutu, beraz “El Vuelo Del Fenix” saioan, metalaren egoeraren inguruko eztabaida oinarri bezala hartuta, bertan entzundako zeinbat ideia komentatuko ditugu. Amaitzeko Euskal Metal tartean Herri Oihua barakaldoko talde gazteari buruz mintzatuko gara, Arjea diskoa interneten eskuragai jarri berri dute eta hau urbiltazeko “Azkeneko errepide luzea” izeneko abestia entzungo dugu.
Gainerakoan Soilwork-en “This momentary bliss“, Slayer-en “Raining blood“, Finntroll-en “Blodsvept” eta Apocalypticaren “Not strong enough” izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-52_md_1814851_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Eskakizunak eta kritikak eskertzen ditugu 😀