Metal Garrasia 146! Incursed eta The Great Wound

incursedGaurkoan Euskal Metala dakar Dyerth-ek Incursed taldearekin. Berez Aranda de Dueron sortua izan bazen ere, Narot eta Sergiok Bilbora mugitzea erabaki ondoren lortu zuten proiektuak aurrera egitea, egun Euskal Herriko zein penintsula osoko Viking/Folk Metal talde esanguratsuenetako bat izatera iritsiz. 2014an kaleratu zuten Elderslied laneko euskaraz abestutako temazo bat entzungo dugu, “Suaren Lurraldea” izenekoa. Erdiko tartean asteko nobedadeak izango ditugu. the great woundEta saioaren amaiera aldera beste Euskal Metal proposamen bat ekarriko digu Brutalek, The Great Wound taldearekin. Proiektu nahiko berria dugu, Darkness By Oath taldean aritutako Tristan Iñiguez-ek iaz sortutakoa. Tarte melodikoak oso nabariak dira, baina baita ere black/doom ikutuak. Espero baino gehiago eraman die Voices of Regret izeneko estreineko lana kaleratzeko, baina entzungo dugun “Defiance of Existance” bezelako abestiekin badirudi pena merezi izan duela. Gainerakoan, Artillery-ren “In Defiance Of Conformity“, Deftones-en “Prayers/Triangles“, Martyrium-en “Necropendulum“, Rotting Christ-en “Ἐλθὲ Κύριε (Elthe Kyrie)” eta Alex&Co-ren “Toxic Woman” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 145! Caliban eta Can Of Worms!

calibanAste honetan Metalcorearekin dator Dyerth, laster bere bizilekua izango den Alemaniako Caliban taldearekin. Dagoeneko hamargarren estudioko lana dena kaleratu berri dute, Gravity izenekoa, eta bertako “Paralyzed” aurrerapen abestia entzungo dugu. Jarraian efemerideekin dator Brutal, eta ondoren can of wormsEuskal Metala ekartzen digu, iparraldeko Can Of Worms taldearekin. Iaz kaleratu zuten Kult of Nuke izeneko bigarren estudioko lan luzea, eta taldearentzat apustu garrantzitsua suposatu zuena; Emaitza oso positiboa izan zen, entzungo dugun “Blasphemic God” bezelako temazoekin. Gainerakoan, Amorphis-en “The Four Wise Ones“, American Head Charge-en “Perfectionist“, Savage Master-en “Ready To Sin (Into The Night)” eta Lords of Black-en “Ghost of You” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 144! Late To Scream eta Drowning Pool!

late to screamGaurko saioari Euskal Metalarekin ekingo dio Brutalek Late To Scream Gorlitzeko talde gaztearekin. Between Droughts And Fires estreineko lana aurkeztu dute aurten, eta bertako singlea entzungo dugu, “Stream” izenekoa. Erdiko tartean Asteko nobedadeekin bueltatzen da Dyerth, estilo nahasketa handiarekin beti bezela. drowning poolMetalternatiboarekin jarraitzen du bere tartean Dyerthek, kasu honetan Drowning Pool estatubatuarren eskutik. Hellellujah izeneko seigarren estudioko lana kaleratu zuten urtarrilean, eta bertako abesti bat entzungo dugu, “Hell To Pay” izenekoa. Gainerakoan, Van Canto-ren “The Bardcall“, I See Stars-en “Mobbin’ Out“, Fallujah feat Tori Letzler-en “The Void Alone“, Eths-ren “Alnilam” eta Robert Rodrigo-ren “In A Dream” abestiak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 143! EVA eta Sealed Room!

EVAGaurko saioa Metalternatiboarekin hasiko du Dyerth-ek Argentinako EVA taldearekin. Sobrevivientes izeneko bigarren estudioko lana kaleratu zuten pasa den abenduan, eta aldaketa nabarmena suposatu du lehenarekiko, teklatu eta sintetizadoreak alde batera utzi eta gitarra riffetatik abiatutako konposaketara pasa dira, soinu rockereoago eta gordinagoa lortuz, “Vamos a la Oscuridad” abestian nabarmendu daitekeen moduan. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu Brutal jaunaren eskutik, sealed roometa amaitzeko Euskal Metala ekarriko digu berriz ere, kasu honetan Sealed Room Gernikarrekin. Rock-metal egiten dute, nahiko lasaia baina momentu potenteak dituena ere; hau, esperientzia pertsonaletan oinarritutako letrekin nahasten badugu, Incubus edo Sober taldeak gogora ekartzen dizkigu, horren adibide “Etereo” izeneko abestia. Gainerakoan, Crisix-en “Strange“, Metal Church-en “Killing Your Time“, Delain-en “Suckerpunch“, Waiting For Sunset-en “Brotherhood” eta Helloween-en “Heroes” temazoak entzungo ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 142! Dentera eta Lupara The Widowmaker!

denteraSaio honetan ere Euskal Metalarekin etorriko zaigu Brutal jauna, kasu honetan Dentera altsasuarrekin. Proiektu paralelo bezela hasi ondoren laister hasi ziren abesti propioak sortzen gazteleraz zein euskeraz. Aurten aurkeztu diguten abestiarekin badirudi aldaketa bat emango dutela estiloan, Eskal Heavy Metal klasikora hurbilduz; kuriositatez bete gaituen abestia entzungo dugu, “Kontuan Hartu” izenekoa. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu, eta lupara the widowmakeramaitzeko Death Metalarekin dator Dyerth, Hungarian zegoela ezagutu zuen talde txekiar batekin, Pragako Lupara: The Widowmaker. Mafian Death Metal bezela deskribatzen dute euren musika abestien tematika dela eta; “Way of Blood” abestia entzungo dugu adibide moduan. Gainerakoan, Necronomicon-en “Unification of the Four Pillars“, Unguided-en “Enraged“, Textures-en “Shaping A Single Grain Of Sand“, Circus Maximus-en “Havoc” eta Killswitch Engage-en “Hate By Design” abestiak entzungo ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 141! Pokolgep eta Eraso!

eraso!Gaurko saioari ekiteko Euskal Metala ekarriko digu Brutal jaunak, zarauzko Eraso! taldearekin. Talde mitikoak 20. urteurrena ospatu berri du, Kaiolatik Ihes lan berriko aurrerapen abestia kaleratuz, saioan entzuteko aukera izango duguna, “Sua.Herra.Mina” izenekoa. Erdiko tartean Asteko nobedadeak izango ditugu, Metal progresiboa, Metalcorea, Death Metala eta Black Metal tartekatuz. PokolgepAmaitzeko Metala Non, Metal Garrasia Han tarte kuttuna berreskuratzen du Dyerth-ek, Hungariako Pokolgep talde historikoarekin. Heavy Metalaren aitzindari hauek bizirik jarraitzen dute, eta Metalbomba deituriko 12. estudioko lanarekin datoz, honakoa bezelako temazoekin, “Az Álarc Lehull” (Mozorroa/Maskara eroriko da). Gainerakoan, Amon Amarth-en “First Kill“, Last in Line-en “Starmaker“, Serenity-ren “Iniquity” eta Fleshgod Apocalypse-ren “Gravity” temazoak izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 132! Kalevala eta Flattened Frogs Massacre!

kalevalaGaurkoan Metala non, Metal Garrasia han tartean Kalevala taldea izango dugu; Errusiarrek folk metala errusiar kondairekin nahasten dute, gaitak, txiribituak eta hurdy-gurdy-ak bere soinuarekin nahastuz. “Gde Tvoya Nochevala Pechal” abestia horren adibide argia dugu. Erdiko tartean udako disko garrantzitsuenen azken errepasoa izango dugu, Amorphis, Symphony X eta Hate Eternal taldeen berrienarekin. flattened frogs massacreAmaitzeko, Euskal Metalean Urnietako Flattened Frogs Massacre deathcore talde gaztea izango dugu. Iaz kaleratu zuten estreineko lan luzeko abesti bat entzungo dugu, beatdown-a erritmo melodikoekin tartekatzen duena, “Erbesteratzera Behartuak” izenekoa. Gainerakoan, Dark Moor-en “Gabriel“, Ekram-en “Breakaway“, Overdry-en “Hoy Como Ayer“, Sakeo-ren “Piztiaren Semea” eta Black Tide-en “Angel in the Dark” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-132-kalevala-eta-flattened-frogs-massacre_md_9492118_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 129! Dyerth&Brutal VS Burdinola!

burdinolaweb-goi

Bosgarren denboraldiari ekiteko saio berezia izango dugu, non metal eszenaren inguruan solasaldi interesgarria izango dugun Inaxio Esnaola gure artxi-etsai ohiarekin. Ez galdu urrezko pieza hau!!

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-129-dyerth-brutal-vs-burdinola_md_9089484_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 127! Evacuate The City eta Damudot!

-lXT70eJGaurko saioa Metal Librearekin hasten dugu, Orlandoko Evacuate The City taldearekin hain zuzen. Joanden urtean sortzen den taldea dugu, Erik Sky gitarrajolearen eskutik, eta metalcore talde bat sortzeko asmoarekin. Urte hasieran lehen EPa aurkeztu zuten, The Catastrophe izenpean, eta bertatik “Recollection” abestia entzungo dugu. 380736_270836086344774_337937659_nAmaitzeko Dyerth-ek Euskal Metala dakar Damudot taldearekin Mallabiako gazte hauek 2001ean batu ziren thrash metala jotzeko helburuarekin. Bi EP kaleratu ondoren 2012an azkenik lehen estudioko lana kaleratu zuten eta bertatik lanari izena ematen dion abestia entzungo dugu, “Heriotza da bakea dakarren bakarra“. Tartean beti ere berriak, efemerideak eta Lindemann-en “Praise Abort“, Elyose-ren “Redemption“, Feared-en “Synder“, One Day Waiting-en “Fear Itself“, eta Ratzinger-en “Frustracion” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-127-evacuate-the-city-eta-damudot_md_4747680_wp_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 121! Deadlock eta Ankhar!

deadlockGaurko saioa death metal sinfonikoarekin hasiko dugu, Deadlock Alemaniarrekin hain zuzen ere. Death metal gordinagotik ahots melodikoagoak sartzerapasa ziren Sabine Scherer-en sarrerarekin eta dagoeneko sei estudioko lan atera dituzte. Iaz kaleratu zuten The R>e- Arrival, taldearen abesti ezagunez osatua baina hiru abesti berri jasotzen dituena, eta horietako bat entzuteko aukera izango dugu, “An Ocean’s Monument” izenekoa. Erdiko tartean efemeride interesgarri batuekin joango gara arnas pixka bat hartzeko. ankharAmaitzeko Euskal Metal tartea izango dugu, Zestoako Ankhar thrasheroekin. Ibon Telleria saioaren jarraitzalearen taldea dugu hau, non ahotsak eta gitarrak egiten dituen. Orijinalki Human izena zuten arren, antza denez bira batean izen bera zuen talde bat aurkitu zuten eta arazoak ekiditeko Ankhar izena hartu zuten. Taldea hobeto ezagutzeko sare sozialetan partekatu duten “Kontrola Galdu Dut” abestia entzungo dugu. Gainerantzean, Slayer-en “When The Stillness Comes“, Voice of Ruin-en “I am The Danger“, Dark Sarah-ren “Light In You“, Venom-en “Smoke” eta Heir Apparent-en “Another Candle” izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-121-deadlock-eta-ankhar_md_4453503_wp_1.mp3″ Deskargatu