Metal Garrasia 180! Jack Barrenateratzailea eta Luzbel!

cd019336c904c4873e678871ade723142f563a25f0ac34d0228d1a4bb95ab9b2Gaurkoan biolentzia eta metala uztartzen jarraituko du Brutal jaunak, kasu honetan serie-hiltzaile ezagunen istorioa azalduz metal abestiez lagundurik. Lehen aukera ezin zen beste bat izan Jack Barrenateratzailea baizik. hqdefaultDyerth bere aldetik morboaren bidetik joango da Mexikora bueltatuz, 90. hamarkadako heavy metal mexikarraren aintzindarietako baten ika-mikak aztertuz, Luzbel taldearenak hain zuzen ere. Gainerakoan Vhaldemar-en “Howling at the moon“, Spoil Engine-en “Doomed to die“, Aposento-ren “Portrait of a killer“, Deimocracy-ren “Black gold” eta Vita Imana-ren “Mi camino” abestiak entzungo ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 177! Disko Kontzeptual frikiak eta Dyerth-en Guatemalako historioa!

R-2178594-1351699606-1391.jpegGaurko saioan disko kontzeptualen munduan sartuko da Brutal Jauna, gai nahiko frikiak dauzkaten hiru lan proposatuz, baina denak oso entzungarriak (noski). CC_2392946_prejuicios_musicales_sin_fundamentoDyerth-ek bere aldetik metala oraindik inguratzen dituzten aurreiritziak eta ezjakintasuna erakusten dituen gertakizun bat ekarriko digu, 2015ean Guatemalan gertatutakoa. Gainerakoan, Darkest Hour-en “Knife in the safe room“, Reversed & Reflected-en “Setbacks“, Guilles-en “Enraged“, Huts-en “Entzun” eta Mastodon-en “Show Yourself” abestiak entzungo ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 176! Ezinezko kolaboraketak eta metal Mexikarra!

i-gave-them-metallica-and-they-let-lady-gaga-perform-13843494Gaurko saioan Grammy sarietako polemika dela eta Metal munduan (bere ustetan) egin diren kolaboraketa okerrenak aztertuko ditu Brutal jauank. apoyemos-a-mexico-consumiendo-productos-mexicanos-adios-hola-metallica-y-14668611Dyerth-ek berriz, Mexikoko taldeak aurkezten jarraituko du. Gainerakoan, Primal Age-ren “A Silent Wound“, Wolfheart-en “World On Fire“, Within The Ruins-en “Death of the Rockstar” eta Majesty-ren “Die Like Kings” abestiak entzungo ditugu.
 

  Deskargatu

Descripción de Metal Garrasia 167! Animazio japoniarrari buruzko saio berezia!

7d558a51f41abe8750a51b5216eea5adbe292124_hqSaio berezia dakarkigu gaurkoan, eta bertan animazio japoniarrean aurki ditzakegun telesai interesgarriei buruz mintzatuko gara, noski, soinu banda metalero potentea dutenaz soilik.

Deskargatu

Metal Garrasia 166! Antzinako Erroma eta Rob Halford heavy metaletik kanpo!

aa38dca412bee27499cebb6542061d5aGaurko saioa hasteko Brutal antzinako kulturetara eramango gaitu berriz ere, oraingoan antzinako Erromara; honen sorrera eta lehen garaian suertatu ziren gertaera garrantzitxuenak ikusiko ditugu, horri buruz mintzatzen diren metal abestiez barne. aayqoop_700bAmaitzeko Dyerth-ek Famatuak eta Metala tartea moldatuko du Rob Halford-ek heavy metaletik at izan dituen flirteoekin. Gainera Aversions Crown-en “Ophiophagy“, Half Hearted-en “Terrified“, The Descent-en “The Covent of Rats“, Charred Walls of the Damned-en “The Soulless” eta Eternal Idol-en “Another Night Comes” izango ditugu.

  Deskargatu

Metal Garrasia 164! Bikingoak eta metala Iran-en!

df4d1db9e1635203115d41f8bbfd6ccdSaio honetan Brutal jauna aurrekoaren einetik jarraituko du eta oraingoan herri bikingoen historia eta kultura urbilduko digu horri buruz hitz egiten duten metal abestiez lagunduta. 1455725247133Bigarren zatian Dyerth-ek Metaleroak Munduak tartea berreskuratuko du, generoak Iran-en bizi duen egoera gogorraz mintzatzeko, eta bertatik bizpairu talde interesgarri entzungo ditugu. Gainontzekoan Diabulus in Musica-ren “Earthly Illusions“, Holycide-ren “Annihilate… Then Ask!“, Verdugo-ren “Hijo de Puta“, Dunedain-en “Legado” eta Superjoint-en “Caught Up In The Gears Of Application” entzungo ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 163! Völuspá viking metalean eta Bangalore-ko metal eszenaren egoera!

3e6e33da554564f107ce4b23a46de9c9Aste honetako saioa tarte txapa polit baterkin hasiko dugu; eskandinabiar mitologian/odinismoan, beste mitologia askotan bezala, munduaren amaieraren kondaira bat dute, kasu honetan Völuspá izena duena. Hau kontatzeko viking metalak eman dituen abesti ezberdinak erabiliko ditugu gidari bezala. metalmania4_632Amaitzeko, Dyerth-ek Bangalore-ko hiri indiarrera eramango gaitu, bertako metal eszenaren egoerari buruz hitz egiteko, eta honek bizi izan dituen aldaketa ugariak azken urteetan. Gainerakoan Vader-en “Prayer To The God Of War“, Hibakusha-ren “Dunak“, Once Human-en “Eye Of Chaos“, Devilment-en “Hitchcock Blonde” eta Holycide-ren “Annihilate… Then Ask!” izango ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 162! Abesti ez metaleroen bertsio metaleroak!

metalcoversmainGaurko saioan atseden bat emango dizuegu eta alde batera utziko ditugu tarte txapa eta tarte txorrak, bertsioen saio berezi bat egiteko. Horretarako, abesti ez metaleroen bertsio metaleroak bilatu ditugu, non taldea bere eremuetara eramaten dituzte genero guztietako abesti famatu ezberdinak.

Deskargatu

Metal Garrasia 147! Hilotz elkarrizketatzen dugu!

CeBWKzoWoAQe0sT

Denboraldi honetako lehen elkarrizketa izango dugu azkenik, errepikatzen duen talde batekin gainera, Hilotz taldearekin. Lasarten sortutako talde honetako Mikel Yarza eta Etxahun Urkizurekin aritu gara taldeak kaleratu berri duen estreineko lan luzeari buruz, Giza Ankerkeria. Ez galdu talde brutal honen lan berria ezagutzeko aukera!

Deskargatu

Metal Garrasia 142! Dentera eta Lupara The Widowmaker!

denteraSaio honetan ere Euskal Metalarekin etorriko zaigu Brutal jauna, kasu honetan Dentera altsasuarrekin. Proiektu paralelo bezela hasi ondoren laister hasi ziren abesti propioak sortzen gazteleraz zein euskeraz. Aurten aurkeztu diguten abestiarekin badirudi aldaketa bat emango dutela estiloan, Eskal Heavy Metal klasikora hurbilduz; kuriositatez bete gaituen abestia entzungo dugu, “Kontuan Hartu” izenekoa. Erdiko tartean efemerideak izango ditugu, eta lupara the widowmakeramaitzeko Death Metalarekin dator Dyerth, Hungarian zegoela ezagutu zuen talde txekiar batekin, Pragako Lupara: The Widowmaker. Mafian Death Metal bezela deskribatzen dute euren musika abestien tematika dela eta; “Way of Blood” abestia entzungo dugu adibide moduan. Gainerakoan, Necronomicon-en “Unification of the Four Pillars“, Unguided-en “Enraged“, Textures-en “Shaping A Single Grain Of Sand“, Circus Maximus-en “Havoc” eta Killswitch Engage-en “Hate By Design” abestiak entzungo ditugu.

Deskargatu