Metal Garrasia 77! G-noma eta Inordem!

g-nomaGaurko saioan Kanariar irletara joango gara, Lanzarotera hain zuzen ere, bertatik G-noma izeneko taldea ekartzeko. Metal alternatiboa, Death Metal Melodikoa eta Metalcorea nahasten dituen taldea dugu honakoa, eta 2011an kaleratu zuten Origen lanetik “No me quedare atras” izeneko abestia entzungo dugu. Gaurko tartean musika atsedentso bat hartuko dugu Amoral finlandiarren eskutik. Otsailaren 14an kaleratuko dute Fallen Leaves & Dead Gorriones izeneko lan berria, eta bertako aurrerapen abestia entzungo dugu, “If Not Here, Where“. inordemAmaiera aldera iritsiko gara Metal Librea tartearekin, Inordem taldea aipatuko dugularik. Nahiko talde beteranoa dugu, hiru lan dituzte, heavy-trash nahasketa ekartzen dutena; Adibide bezela “Intacto” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Sober-en “Insecto“, Van Canto-ren “Badaboom“, Cristal Eyes-en “Terminal Voyage” eta Alter Bridge amerikarren “Metalingus“.

Deskargatu