Metal Garrasia 126! Hategrama eta Snakeyes!

veilofmayagroup1editedGaurko saioa Nu Metalarekin hasten dugu, Hategrama talde txiletarrarekin. Beren influentziak extreme metaletik rock alternatibo eta industrialera doa, nahiz eta beraiek Biomechanical groove metal bezala deskribatzen dute euren burua. Bi EP grabatu ondoren aurten kaleratu dute azkenik lehen estudioko lana, The Irate Machine izenekoa, eta bertako abesti bat entzungo dugu, “Hominis Evolutiva“. Orphans_Of_DuskBrutal-en proposamena gaur heavyrantz doa (saio guztia bezala) Snakeyes taldearekin; prioektua Sphinx-eko Jose Pineda eta 9.7 Richter-eko Cosmin Aionitak sortzen dute; lehen EParen arrakastaz animaturik taldeak Ultimate Sin disko luzea grabatzera ausartzen dira, duela gutxi erosgai dagoena eta “Demon in your mind” aurrerapen abestia diskoak eskeintzen digunaren irudi bat ematen gaitu. Gainerakoan, berriak, efemerideak eta Helloween-en “My God Given Right“, In Vain-en “No Future for the World“, Emerald Sun-en “Screamers in the Storm“, Crystal Ball-en “Eye to Eye” eta Dimlight-en “Torrents of Blood” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-126-hategrama-eta-snakeyes_md_4606612_wp_1.mp3″ Deskargatu