Metal Garrasia 197! Nikaraguako metal proposamenak eta Iron Maiden zientzia fikzioan!

Gaurko saioan amerikara bueltatuko du berriz bere atentzioa Dyerth-ek, Nikaraguako metal proposamen interesgarrienak aurkezteko. Brutalek bere aldetik Zientzia fikzioko hiru obra esanguratsu izango ditu aipagai Iron Maidenen musikaz lagundurik. Gainerakoan, Heidevolk-en “A Wolf in my Heart”, Avatar-en “A Statue Of The King”, Black Veil Brides-en “Wake Up” eta Bloodshot Dawn-en “Reanimation” abestiak izango ditugu entzungai.

Deskargatu

Metal Garrasia 89! Aste Santuko saio frikiena!

Gaurko saio berezian Bibliari erreferentzia egiten dieten abestiak izango ditugu aipagai, Metal Garrasiko saiorik frikiena bilakatuko denean. Hasieran, Tunk! ar etoan ospatuko den jaialdiari buruz mintzatuko gara, non Six Feet Under, Vredehammer, Rain Shatter, Sic Zone, Blood Reign eta Profetic Scourge aurkituko ditugu eszenatoki gainean. Iron Maidenekin irekiko dugu saio berezi hau, “The Number Of The Beast” mitikoarekin; Abestiaren hasieran errebelazioen liburuetako pasarteak aipatzen ditu. Jarraian, Iced Earth-en “Plagues of Babylon” entzun ahal izango dugu, Babilonian jasan ome n zituzten zazpi plagei erreferentzia egiten diena. Baron Rojo izango da hirugarren hautatua 80. hamarkadako “Hijos de Cain” klasikoarekin, Abel eta Cainen istorioaz aritzen dena. Beste klasiko batekin segituz, Metallicaren “Creeping Death” abestia izango dugu, Moises-en esklabuen askapenaren eta egiptoarrei bidalitako plagen inguruan mintzatzen dena. Jarraian saioko abestirik frikiena izango dugu, Holy Bible finlandiarren Holy Bible, azalpenak alde batera utzita entzutea merezi duena. Beste frikada batekin segituz ekarriko dugu Megadeth-en “Shadow of Death“, salmoetako 63. atala abesti bihurtzen duena. Beste klasiko bat berreskuratuz, Tierra Santa errioxarren “Sodoma y Gomorra” entzungo dugu, lizunkeriagatik jainkoak suntsitutako herriak. Amaitzeko, Thornwill-en “Noah’s Ark” entzungo dugu, Arka famatuaren mitoa aipatzen duena.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-89-aste-santuko-saio-frikiena_md_3039645_1.mp3″ Deskargatu

Metal Garrasia 83! Darknoise, Wacken Metal Battle eta Polaris!

darknoiseGaurko saioari ekiteko metalternatiboa tartea berreskuratuko dugu, murtziako Darknoise taldearekin. Aste honetan bertan Kronos izeneko bigarren lana kaleratu berri dute, eta bertatik “Chemtrail” izeneko singlea entzungo dugu. Tartean, Wacken Battle Band jaialdiari buruz arituko gara, gaur eta bihar ospatzen dena Irungo Tunk! aretoan. Bertan Drakken, Tight Leash edo Unbreath bezalako taldeak aurkituko ditugu besteak beste. polarisAmaitzeko, Polaris talde australiarra ekartzen dugu, metalcore eta djent estiloen arteko nahasturan mugitzen direnak. Momentuz bi disko kaleratu dituzte, azkena Polaris izenarekin eta pixka bat ezagutzeko “In Memoria Di” abestia entzungo dugu. Gainerakoan, Iron Maiden-en “Run To The Hills“, Vita Imana-ren “Ablepsia“, Comeback Kid-en “Should Know Better” eta Rob Zombie-ren “Dead City Radio And The New Gods of Supertown” abestiak entzungo ditugu.

Deskargatu

Metal Garrasia 54! Herri Oihuari elkarrizketa, The Unguided eta Severed Fifth!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 54. saioa berezia dugu, denboraldiko lehen elkarrizketa bezala, Herri Oihua Barakaldoko rap metal taldea elkarrizketatu ahal izango dugulako; hauek taldearen sorreraz, abestien konposaketaz eta Arjea estreinuko lanaren harreraz mintzatuko dira beste gauzen artean. Klasikoa bihurtzen ari zaigun Metal Sixteen tartean The Unguided suediarrei buruz arituko gara; aurreko astean izan genituen Sonic Syndicate taldea utzi ondoren, Richard Sjunnesson-ek sortu zuen proiektuko “Betrayer of the code” abestiarekin. Amaitzeko Metal Librearen tartean Severed Fifth amerikarrak izango ditugu “End of days” abestiarekin; musika estilo potente ezberdinak garatzen dituzte eta Jono Bacon famatua dute buru.
Gainerakoan Ankor-en “I’ll fight for you“, Iron Maidenen “Can I play with madness“, Gojira-ren “L’enfant sauvage“, Children Of Bodom-en “Hate crew deathroll” eta Marilyn Manson-en “Beautiful people” izango ditugu entzungai.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-54_md_1852852_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Saioan esan dugun arren errepikatuko dugu, Herri Oihuari eskertu nahi diogu gurekin egoteko ahalegina egiteagatik, ilusio pilla bat egiten digu zuzenean taldeekin hitz egitea eta hauen ikuspuntutik gauzak ezagutzea. Eskerrik asko ere entzuten eta deskargatzen gaituzuen guztioi!