Metal Garrasia 218!

Metal musikaren hitzorudua hemen da berriz ere Euskal Irratietan. Gaurkoan honako proposamenak izango ditugu entzungai: Saüc-en “Lladre“, Einherjer-en “Mine Vapen Mine Ord“, Resolve-en “Carmela“, Psycroptic-en “We Were The Keepers“, Chariot-en “What Have We Become“, Kalidia-ren “Frozen Throne“, Emigrate-en “A Million Degrees“, Khous-en “Arnastu” eta Kudai-ren “Aamon“.

Deskargatu

Metal Garrasia 94! Derange, Sobieht eta Astebururako Kontzertuak!

derangeGaurko kaka saioan, Nu metal proposamen batekin hasiko gara. Horretarako Lodonera joango gara, Derange izeneko taldea aurkezteko. Talde gaztea dugu, 2012an sorutatakoa, eta Change izeneko EPa kaleratu berri dute; Bertatik “Prety Ones” abestia entzungo dugu. Tarteko tartean, asteburuan ospatuko diren bi jaialdiri buruz mintzatuko gara; Gaur Lasarteko Zulo aretoan Drakken eta Unset taldeak; eta bihar Larratxoko ikastolan Kudai, Ethos, Helldamm eta Gabezia, guztiak doan ikusteko aukerarekin. sobiehtAmaitzeko, Metal Librearen tartea berreskuratzen dugu Sobieht taldeari buruz hitz egiteko. Ktulu, Clawfinger edo Fear Factory bezalako taldeetan inspiraturik bere estilo propioa barneratzen dute rap tarteekin. Oso garrantzitsua da beraientzat gai politiko eta sozialak jorratzea, eta hau laister etorriko den taldearen hirugarren lanean ikusi ahalko dugu; Bertatik “Gaur ere” abestia egungo dugu. Gainontzerakoan, Overdry-ren “Tu Reflejo“, Skunk DF-ren “Algo Grande“, Wolf-en “My Demon“, Mastodon-en “Chimes at Midnight” eta Crowbar-en “Walk With Knowledge Wisely” izango ditugu.

Metal Sessions Volumen 1!

Metal Sessions Volumen 1

Asteburu honetan kontzertu potenteak programaturik daude Irungo Tunk! aretoan; konkretuki Metal Sessions Volumen 1 izena izango du jaialdiak eta ondorengo taldeak izango ditu gaua animatzen:

Kudai

kudai2013

Metala industrial ikutuekin (“metal” hitza soilik erabiltzen dute beraiek), duela gutxi laugarren lana kaleratu dute eta hemen bertan izan genituen zuzeneko elkarrizketa batean. 2002. urtetik egurra ematen duen taldea; David (ahotsa), Bortx (gitarra eta programazioak), Urko (bateria) eta Urtzik (baxua) osatzen dute; eta beren musika era libre batean urbiltzen digutenak. Pertxonalki proposaketa interesgarriena eta kañeroena (esan beharra dago besteak ez ditudala ezagutzen :P)
Gehiago ezagutu nahi baduzue hemen dituzue beren webgunea, Facebook-eko profila eta Bandcamp-ekoa.

Insanity

insanity2013

2009. urtean sortzen den Heavy Metal talde gazte hau Gerard Cortes (ahotsa eta gitarra), Dani Segura (gitarra), blo Sonnaillon (baxua) eta Xavi Bassols-ek (bateria) osatzen dute. Laukoteak 70 eta 80. hamarkadako soinua ikutu modernoagoekin nahastuta, estudioko lehen maketarekin sariak irabazi zituzten. Horrela lehen diskoa grabatzeko aukera izan zuten 2011. urtean, “Never Ending Nightmare” izepean; eta 2013a lanez gainezka ibiliko dira bira luze batean.
Gehiago ezagutu nahi baduzue hemen dituzuet taldearen webgunea, eta Facebook eta twitter-eko profilak.

Jormungand

jormungand2013

Pagan black talde irundarrak ikutu iluna emango dio jaialdiari. Carlos bateriajoleak otsailean taldea utzi ostean ez dakigu nor aurkituko dugun Aleksei (ahotsa eta gitarra erritmikoa), Aaron (Ahotsa eta gitarra nagusia) eta Joanna (ahotsa eta baxua) eszenatokian laguntzen.
Gehiago ezagutu nahi baduzue hemen dituzue beren Facebook-eko eta MySpace-eko profilak.

Morgue

morgue2013

2011. urtetik talde bezala aritzen diren thrasher irundar hauek Pantera, Slayer edo Sepultura bezalako taldeak dituzte erreferentzia bezala. Arkaitz (baxua), Carlos (ahotsak), Iñigo (gitarra) eta Ibai (bateria) maketa grabatzen egon dira eta larunbat gauean erakutxiko digute zuzen zuzenean, lanaren emaitza.
Gehiago ezagutu nahi baduzue hemen dituzue beren Facebook-eko eta MySpace-ko profilak.

 

Eguna: Apirilak 20, 22:00tatik aurrera

Lekua: Tunk! aretoa http://goo.gl/maps/HrcHj

Prezioa: 5€ aurrez erosirik, 8€ aretoan bertan

Metal Garrasia 56! ft. Kudai!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 56. saioan Kudai taldeko Bortx eta Urtzi izan ditugu estudioan “Harezko Dorreak” laugarren lana aurkezteko. Taldearen orain arteko ibilbidea aipatzeaz gain gai ezberdinetaz aritu gara haiekin, eta lan berriko zenbait abesti ezagutzeko aukera izan dugu. Elkarrizketa divertigarria eta datu kuriosoez betea, ezin duzue galdu!

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-56-ft-kudai_md_1892760_1.mp3″ Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Kudai-i orokorrean, eta Bortx eta Urtziri konkretuki eskerrak eman nahi dizkiogu elkarrizketara etortzeagatik eta hau egiteko erreztasun guztiak jartzeagatik. Eta gainera CD-ak oparitu zizkiguten ezin dugu gehiago eskagu jajaja!

Kudai-ri elkarrizketa Metal Garrasian!

Konfirmaturik dago jada, hurrengo ostiraleko saioan Kudai taldea elakarrizketatu ahal izango dugu, zuzen zuzenean! Eta oso majoak garenez nahi duzutena galdetzea uzten dizuegu muahahahahaha! Ordu bateko saioa izango denez denbora soberan izango dugu (seguruenik) eta aukera bikaina zaleenetzako metal banda baten funtzionamenduari edo anekdota ezezagun bati buruz galdetzeko.

Kudai talde gipuzkoarra 2002. urtean sortzen da, hauen metal musika soinu industrialekin nahasten dute, Fear Factory edo Machine Head bezalako taldeak gogora ekarriz. Ostiralean estudioko 4. lana aurkeztera datozte, “Harezko Dorreak” izena eramaten duena eta taldearen ohitura den beazala Creative Commons lizentziapean (Musika Librea!). Disko honetatik aurre azal ikaragarri batez gain, “Aldaketa badator” abestia zintzilikatu dute  youtubeko webgunean.

Gogoratu beraz hurrengo ostiralean galdu ezin duzuen hitzordua duzuela Metal Garrasian, Antxeta Irratiko metal saiorik hoberenean (eta bakarrean)! Zuen galderak espero ditugu mezu honetako komentarioetan, bai twitterren bidez (#kudaielkarrizketa hashtag-a erabili dezakezue), bai facebookeko perfilean, eta baita ere gure email helbidearen bidez 😀

Stay tuned!

Metal Garrasia 53! Mortal Kombat, Sonic Syndicate eta musika lortzeko interneteko webgune interesgarriak!

Antxeta irratiko metal programa hoberenaren -eta bakarraren- 53. saioa Metal Librearen tartearekin hasiko dugu, non Mortal Kombat talde serbiarraren inguruan mintzatuko gara. Bi disko kaleratu dituzte orain arte, beren punk/metal proposaketa bereziarekin; entzungo dugun abestia “Zvezde Granda” da. Gaur ez dugu Asteko Makarrada izango, eta horren ordez musika lortzeko blog eta webgune ezberdinei buruz arituko gara. Saioaren azken txanpan Metal Sixteen tartean, Sonic Syndicate talde suediarra ekarriko dugu. Metalcore melodikoa egite dute, eta Love and Other Disasters hirugarren laneko “Jack of Diamonds” aberstia entzungo dugu. Gainerakoan, Kudai-en “Hutsa“, Bornholm-en “Moonlight Wanderer“, The Newlydeads-en “Terrible lie” eta Inset-en “Sunday Hordes“.

Fuck*ng download it m*th*rf*ck*rs!!

Stay brutal!