Metal Garrasia 127! Evacuate The City eta Damudot!

-lXT70eJGaurko saioa Metal Librearekin hasten dugu, Orlandoko Evacuate The City taldearekin hain zuzen. Joanden urtean sortzen den taldea dugu, Erik Sky gitarrajolearen eskutik, eta metalcore talde bat sortzeko asmoarekin. Urte hasieran lehen EPa aurkeztu zuten, The Catastrophe izenpean, eta bertatik “Recollection” abestia entzungo dugu. 380736_270836086344774_337937659_nAmaitzeko Dyerth-ek Euskal Metala dakar Damudot taldearekin Mallabiako gazte hauek 2001ean batu ziren thrash metala jotzeko helburuarekin. Bi EP kaleratu ondoren 2012an azkenik lehen estudioko lana kaleratu zuten eta bertatik lanari izena ematen dion abestia entzungo dugu, “Heriotza da bakea dakarren bakarra“. Tartean beti ere berriak, efemerideak eta Lindemann-en “Praise Abort“, Elyose-ren “Redemption“, Feared-en “Synder“, One Day Waiting-en “Fear Itself“, eta Ratzinger-en “Frustracion” abestiak izango ditugu.

http://www.ivoox.com/metal-garrasia-127-evacuate-the-city-eta-damudot_md_4747680_wp_1.mp3″ Deskargatu